Anastaciak Donostian eta Iruñean joko du
Kantari estatubatuarrak "Our songs" diskoa aurkeztu, eta bere errepertorioko abesti nabarmenetako batzuk eskainiko ditu emanaldiotan. Kontzertuetarako sarrerak (urriaren 22an Kursaaalen eta urriaren 25ean Baluarten) azaroaren 7an jarriko dituzte salgai.
Anastacia
Anastacia artista estatubatuarrak Our Songs bere azken diskoa aurkeztuko du 2026ko urriaren 22an Donostian (Kursaal) eta hiru egun geroago, urriaren 25ean, Iruñean (Baluarte).
Bi kontzertuetarako sarrerak ostiral honetan, azaroak 7, jarriko dituzte salgai.
Bi kontzertuetan, antolatzaileek aletu dutenez, artista estatubatuarrak Our Songs, bere disko berriena aurkeztuko, du zuzenean, bere ibilbideko kantarik ospetsuenak ahaztu gabe: "I'm Outta Love", "Paid My Dues", "Left Outside Alone"...
Our Songs pop alemaniarreko klasikoen egokitzapenen bilduma bat da, Anastaciak publiko zabala duen herrialde horretan egindako biretan aurkitu dituen kantu gustukoen bilketa bat.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da