Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Baso-suteak
Garder
Supprimer de ma liste

Espainiako Gobernuak "hondamendi eremu" izendatu ditu 16 erkidego, ekainaz geroztik izandako sute eta uholdeengatik

Neurri hori estatuko autonomia-erkidego guztietan aplikatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.

CARBALLEDA DE AVIA (OURENSE), 17/08/2025.- Un guarda forestal trabaja en labores de extinción del incendio forestal de Carballeda de Avia (Ourense) este domingo. La ola de incendios que afecta al noroeste de España no da tregua este domingo. Tras una semana de incendios que han causado tres muertos, miles de hectáreas quemadas y miles de desalojados por las llamas, el país se encuentra devastao. En la región de Galicia ardieron ya 50.000 hectáreas y en la de Castilla y León 3.500 personas permanecían fuera de sus hogares. EFE/ Brais Lorenzo
18:00 - 20:00
Suteak Galizian. Argazkia: EFE.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu du larrialdi klimatikoek eragindako lurraldeak "hondamendi eremu" izendatzea astearte honetan. Hain zuzen ere, ekainaren 23tik aurrera larrialdi klimatikoren bat jasandako lurralde guztietan aplikatuko da, hala nola baso-suteak, eurite handiak eta DANAren ondoriozko uholdeak.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak baieztatu duenez, erabakiak kalteordainak eta dirulaguntzak eskatzen hastea ahalbidetuko du. "Kaltetuen bizitzak normalizatzeko prozesua lehenbailehen hastea da helburua. Kaltetuek Gobernua izango dute ondoan eta beharrezko laguntza eskainiko diegu", azpimarratu du ministroak.

Horrekin batera, Grande-Marlaskak adierazi du larrialdi horiek "azken urteetako hondamendirik handiena" direla, eta, horrenbestez, irekiko dutela kaltedunek konpentsazioak jasotzeko legezko bidea.

Neurriak 17 autonomia-erkidegoetatik 16 hartzen ditu. Izan ere, denbora tarte horretan suterik edo uholderik izan ez dutenak bakarrik geratzen dira kanpoan; kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoa bakarrik. Beraz, azken hiru hilabeteetan muturreko fenomeno klimatikoek kolpatutako eremu guztiak hartzen ditu; alegia, gainerako autonomia-erkidego guztiak.

Pedro Sanchezen kabineteak udako etenaldiaren ostean egin duen lehen bilera izan da honakoa. Gobernuak "konpromiso irmoa" erakutsi nahi izan du klima-aldaketak Espainian izango duen eraginaren aurrean eta kaltetutako lurraldeak berreraikitzeko.

Informazioa lantzen

Ça pourrait t'intéresser

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Le PP reprend le message aux Jeltzals après l'enregistrement des Tubes Assemblés : "Le PNV devra donner des explications"

À la suite de la perquisition effectuée parla Garde civile au siège de Tubes Assemblés, le Parti Populaire a de nouveau regardé le PNV, lui demandant de clarifier sa position face à la corruption. La Vice-Secrétaire à la Coordination Sectorielle du PP, Alma Ezcurra, a déclaré qu'après que l'une des entreprises référentes du Pays Basque ait été éclaboussée par la corruption, les Jeltzals doivent donner leur avis et fournir des explications aux citoyens.

Load more