Osasun Ituna ixteko “presarik ez izatea” eta “benetako eztabaida egitea” eskatu du EH Bilduk
Pello Otxandianok adierazi du ituna ezin dela "bozketa orokor batekin amaitu". Horrez gainera, osasun sistema publikoarekin "konpromiso argia eta zalantzarik gabea" duen EH Bilduren zuzenketa bat eman du ezagutzera.
Datorren ostiralean, ekainak 27, Osasun Mahaiak egingo duen bileran Osasun Ituna ixteko "presarik" ez izateko deia egin du EH Bilduk. Halaber, "benetako eztabaida" egiteko denbora eskatu du, harreman publiko-pribatuaren gaiak dakarren "korapilo estua" askatzeko eta "Osakidetza indartzeko balio behar diguten politikak benetan ezartzeko".
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Eusko Jaurlaritzak planteatutako dokumentuari EH Bilduk egindako zuzenketa aurkeztu du Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Alderdiaren helburua "osasun sistema publikoa indartzea” dela esan du, “zerbitzua bitarteko publiko eta propioen bidez emateari lehentasuna emanez, eta egiturazko zerbitzu kritikoak eraginkortasunaren, ekitatearen eta kalitatearen printzipioen pean berriz ere jarriz".
Horretarako, bost jarduera-ildo proposatzen ditu alderdiak zuzenketa horretan:
- "Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntzarekin, zerbitzuen prestazioaren inbentarioa egitea sei hilabeteko epean; kontratuak, itunak, hitzarmenak, dirulaguntzak eta beste tresna batzuk kontuan hartuz".
- "Zerbitzuak ekoizteko sektore pribatuarekin egindako kontratu bakoitza ebaluatzea". Horretarako ondoko puntu hauen analisia egitea proposatzen dute: kostuen konparazioa, osasun-emaitzetan izandako eragina, ekitatean eta irisgarritasunean izandako eragina, arrisku fiskalen eta kontratuko arriskuen ebaluazioa eta Osakidetzarekin pareka daitezkeen lan-baldintzak betetzea, asistentzia-kalitatearen adierazleak eta sektore publikoak nahitaez bete beharreko planak.
- Administrazioak, zerbitzu profesionalek, langileen ordezkariek eta erabiltzaileen ordezkariek osatutako "esparru bat sortzea, zerbitzuak kanpora ateratzeko behar bezala justifikatutako egoera puntualak aztertu eta onartuko dituena, osasun-sistema publikoari mugak jarri gabe".
- "Zerbitzuak integratzeko plan bat egitea; osasun-arlokoak nahiz osagarriak, sektore publikoak zuzenean eman behar dituenak.
- "Gaitasun publikoa, plangintza, antolaketa eta kontratazioa indartzea".
Zuzenketa hori “topagune bat da”, “osasun sistema publikoaren etorkizunarekin konpromiso argia” erakutsi nahi baldin bada.
Otxandianok azpimarratu duenez, “gai hau ezin da bozketa orokor batekin amaitu”, ezin da "itunaren aldeko edo aurkako jarrera” soila agertu. Bere ustez, ponentzia bakoitza bozkatu behar da. Aurreratu duenez, EH Bildu "erabat irmoa" izango da desadostasun nagusiak biltzen dituzten bi gaietan (harreman publiko-pribatua eta Zerbitzuen Zorroa), "eztabaida osoaren erdian dauden funtsezko gaiak direlako".
EH Bilduko bozeramaileak kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak "Osasun Ituneko 24 mahaietatik 22tan" akordioa lortu dela esan izana. "Gaur oraindik ez ditugu ostiralean bozkatuko diren ponentziak ezagutzen", esan du.
Bere ustez, Jaurlaritzak "komunikazio plan bat" izan du. “Ikasturte amaieran osasun ituna iragartzea" izan duela helburu salatu du, eta “edukiak bigarren mailan” jarri dituela iritzi dio. Bere ustez, ituna "saldu" nahi izan dute, "edukiak behar bezala lantzeko baldintzak eta denborak planteatu gabe".
Adierazi duenez, "ez da onargarria, elkarlanerako foro bat interes alderdikoien mesedetan erabiltzea”, eta, "parte-hartzaile asko” horregatik daudela “haserre” azaldu du.
Ostiralean egingo den bileran akordiorik ez egotearen inguruan galdetuta, Otxandianoren hitzetan, EH Bilduk "ez du bertigorik ez itunean egoteko ezta ez egoteko ere”. Nolanahi ere, “presarik ez” dagoela azpimarratu du eta gehitu du "uztailean denbora nahikoa” dagoela “eztabaida baldintza egokietan egiteko eta jarrerak argitzeko".
Ça pourrait t'intéresser
Le Conseil des ministres adopte une nouvelle loi visant à éviter le manque de médicaments
Après les vacances, cette nouvelle règle commencera les démarches au Congrès des députés pour pouvoir entrer en vigueur. En plus d'éviter le manque de provisions, la loi vise à augmenter les économies pour le patient par un nouveau système de prix.
L'entrepreneur Martínez Martínez présente Zapatero comme médiateur et reconnaît qu'il a reçu 530 000 euros
L'entrepreneur Julio Martínez Martínez a déclaré que Zapatero avait promis de diversifier le paiement de 1 % de la rançon.
Le président Pradales félicite les joueurs des équipes basques qui ont remporté la Coupe du monde de football
La porte-parole du gouvernement basque, Maria Ubarretxena, a déclaré ne pas savoir si Imanol Pradales accueillerait des joueurs basques. Le lehendakari Chivite recevra cet après-midi Mikel Merino.
L'accord sur les transferts se complique, selon le gouvernement basque, parce que les positions sont "très éloignées"
La porte-parole, Maria Ubarretxena, affirme qu'aujourd'hui, les garanties ne sont pas données pour la tenue de la réunion de la Commission bilatérale et qu'il faudrait faire de grands progrès pour que le lehendakari et Sanchez puissent se réunir avant le mois d'août.
L'entrepreneur Julio Martínez implique Rodríguez Zapatero dans le prêt à Plus Ultra
Dans une lettre adressée au juge de l'Audiencia Nacional, l'enquêté affirme que l'ancien président « marquait les étapes à suivre » dans le sauvetage de la compagnie aérienne et reconnaît qu'il a reçu une commission de 1 % pour son courtage.
Le juge interrogera Jessica Rodriguez, ex-partenaire d'Abalos, accusée d'avoir "branché" Ineco et Tragsatec
Il déclarera, pour les mêmes faits, le frère de Koldo García, ancien conseiller d'Abalos, Joseba García, ainsi que Ignacio Zaldivar, ancien haut responsable d'Adif.
Andy Burnham prend la tête du gouvernement britannique ce lundi
L'ancien maire de Manchester sera le septième Premier ministre en 10 ans, en remplacement du travailliste Keir Starmer.
Les maires d'il y a 50 ans affirment que le Pays Basque n'a pas encore atteint ses objectifs
Les maires de 1976 ont rappelé la journée historique qu'ils ont vécue à Bergara. Ils sont revenus, inquiets mais enthousiastes, sur le lieu de l "événement, pour commémorer ce moment qui a marqué un tournant dans l'histoire du Pays Basque.
PNV et EH Bildu se souviendront ensemble de la création du Mouvement des Maires et de l'abolition des Fueros à Bergara
200 représentants municipaux des deux partis revendiqueront la reconnaissance de la nation basque et le droit de décider dans un acte symbolique alliant passé, présent et futur.
Mobilisation en faveur de la sélection basque deux heures avant la Finale Mondiale
Les rassemblements auront lieu à 19 heures à Bilbao, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz et Iruñea, et dimanche, ils ont également demandé l'installation d'ikurriñas sur les balcons et l'habillage des t-shirts de la sélection basque.