OSASUN ITUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ituna ixteko “presarik ez izatea” eta “benetako eztabaida egitea” eskatu du EH Bilduk

Pello Otxandianok adierazi du ituna ezin dela "bozketa orokor batekin amaitu". Horrez gainera, EH Bilduk zuzenketa bat egin duela eman du ezagutzera, osasun sistema publikoarekin "konpromiso argia eta zalantzarik gabea".

El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en rueda de prensa en Bilbao.



EUROPA PRESS

24/6/2025

Pello Otxandiano, prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press.

Datorren ostiralean, ekainak 27, Osasun Mahaiak egingo duen bileran Osasun Ituna ixteko "presarik" ez izateko deia egin du EH Bilduk. Halaber, "benetako eztabaida" egiteko tartea hartzeko beta eskatu du, harreman publiko-pribatuaren gaiak dakarren "korapilo estua" askatzeko eta "Osakidetza indartzeko benetan balio behar diguten politikak ezartzeko".

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzak planteatutako dokumentuari EH Bilduk egindako zuzenketa aurkeztu du Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko koalizio abertzalearen bozeramaileak. Esan duenez, aderdiaren helburua "osasun sistema publikoa indartzea” da, “zerbitzua bitarteko publiko eta propioen bidez emateari lehentasuna emanez, eta egiturazko zerbitzu kritikoak eraginkortasunaren, ekitatearen eta kalitatearen printzipioen pean berriz ere jarriz".

Horretarako, EH Bilduk proposatutako zuzenketak bost jarduera-ildo proposatzen ditu:

  • "Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntzarekin, zerbitzuen prestazioaren inbentarioa egitea sei hilabeteko epean; kontratuak, itunak, hitzarmenak, dirulaguntzak eta beste tresna batzuk kontuan hartuz".
  • "Zerbitzuak ekoizteko sektore pribatuarekin egindako kontratuak banaka ebaluatzea". Horretarako, ondoko puntu hauek aztertzea proposatzen dute: kostuak konparatzea, osasun-emaitzetan zein eragin izan duten, ekitateari eta irisgarritasunari nola eragin dioten, arrisku fiskalak eta kontratuko arriskuak ebaluatzea eta Osakidetzarekin pareka daitezkeen lan-baldintzak betetzea, asistentzia-kalitatearen adierazleak eta sektore publikoak nahitaez bete beharreko planak.
  • Administrazioak, zerbitzu profesionalek, langileen ordezkariek eta erabiltzaileen ordezkariek osatutako "esparru bat sortzea, zerbitzuak kanpora ateratzeko behar bezala justifikatutako egoera puntualak aztertu eta onartuko dituena, osasun-sistema publikoari mugak jarri gabe".
  • "Zerbitzuak integratzeko plan bat egitea; osasun-arlokoak nahiz osagarriak, sektore publikoak zuzenean eman behar dituenak.
  • "Ahalmen publikoa, plangintza, antolaketa eta kontratazioa indartzea".

Zuzenketa hori “topagune bat da”, “osasun sistema publikoaren etorkizunarekin konpromiso argia” erakutsi nahi baldin bada.  

Otxandianok azpimarratu duenez, “gai hau ezin da bozketa orokor batekin amaitu”, ezin da "itunaren aldeko edo aurkako jarrera” soila agertu. Bere ustez, ponentziak banaka bozkatu behar dira. Aurreratu duenez, EH Bilduk "erabat tinko" jokatuko du desadostasun nagusiak biltzen dituzten bi gaiei dagokienez (harreman publiko-pribatua eta Zerbitzuen Zorroa), "eztabaida osoaren erdian dauden funtsezko gaiak direlako".

EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak "Osasun Ituneko 24 mahaietatik 22tan" akordioa lortu dela esan izana. "Gaur oraindik ez dugu ostiralean bozkatuko diren ponentzien berri", esan du.

Bere ustez, Jaurlaritzak "komunikazio plan bat" izan du. Halaber, salatu du “lan-urte amaieran osasun ituna iragartzea" izan duela helburu, eta iritzi dio “edukiak bigarren mailan” jarri dituela. Bere ustez, ituna "saldu" nahi izan dute, "edukiak behar bezala lantzeko baldintzak eta epeak planteatu gabe". 

Adierazi duenez, "ez da onargarria elkarlanerako foro bat interes alderdikoien mesedetan erabiltzea”, eta azaldu du "parte-hartzaile asko” horrexegatik daudela “haserre".

Ostiralean egingo den bileran akordiorik egongo ote den galdetuta, Otxandianoren hitzetan, EH Bilduk "ez du bertigorik ez itunean egoteko ezta ez egoteko ere”. Nolanahi ere, azpimarratu du ez dagoela “presarik”, eta gehitu du "uztailean denbora nahikoa” dagoela “eztabaida baldintza egokietan egiteko eta jarrerak argitzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X