Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

AMNISTIA LEGEA

Garder
Supprimer de ma liste

Puigdemonti Amnistia Legea ezartzeko eskatuko du haren abokatuak Auzitegi Konstituzionalean

Gonzalo Boye babes-errekurtsoa prestatzen ari da Auzitegi Konstituzionalean aurkezteko. Horrez gainera, kautelazko neurriak ere eskatuko ditu, presidente ohiaren aurkako atxilotzeko agindua indarrik gabe uzteko, Kataluniara itzuli dadin.

20211004202438_puigdemont_
Carles Puigdemont artxiboko irudi batean

Gonzalo Boye Carles Puigdemonten abokatuak ostegun honetan aurreratu duenez, babes-helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean, Kataluniako presidente ohiari amnistia aplika diezaioten. Gainera, kautelazko neurri gisa, atxilotzeko agindua ken diezaioten ere galdegingo du, Kataluniara itzul dadin.

Boyek Catalunya Radion eta TV3n egin ditu adierazpenok, Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu duen egunean, magistratu aurrerakoen gehiengoari esker.

Hala ere, ebazpen horrek ez die eragiten ez Kataluniako presidente ohiari, ez Oriol Junqueras presidenteorde ohiari, ezta gainerako buruzagi independentistei ere. Auzitegi Gorenak ez zituen amnistiatu diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituagatik eta testu honek ez du delitu hori aipatzen. Epaileek legeak Konstituzioan tokirik duen edo ez aztertu dute, ez zein kasutan aplikatu behar den.

Alabaina, badago aukera Konstituzionalean babes-helegitea aurkezteko. Puigdemonten abokatuak dagoeneko horretan lanean ari dela iragarri du. Boyek azaldu duenez, helegite horretan legea aplikatzea eskatuko du eta diru-publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatzea ere.

Gainera, babesa aplikagarria izan dadin eta atxilotua izateko arriskurik gabe Kataluniara itzultzeko aukera izan dezan, kautelazko neurriak ere eskatuko ditu. Zehazki, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak emandako atxilotzeko aginduaren indargabetzea galdegingo du.

Puigdemonten defentsak 20 egun ditu helegitea aurkezteko, baina abokatuak azpimarratu du ez duela denbora hori agortzea aurreikusten. "Kautelazko neurriak eskatzen ditugunean aplikatzea espero dut", esan du.

Gonzalo Boyeren ustez, arazoa ez dago Amnistia Legean. Bere ustez, arazoa da epaile batzuek "ez dutela legegilearen borondatea errespetatu eta aplikatu nahi”.

Ça pourrait t'intéresser

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Le PP reprend le message aux Jeltzals après l'enregistrement des Tubes Assemblés : "Le PNV devra donner des explications"

À la suite de la perquisition effectuée parla Garde civile au siège de Tubes Assemblés, le Parti Populaire a de nouveau regardé le PNV, lui demandant de clarifier sa position face à la corruption. La Vice-Secrétaire à la Coordination Sectorielle du PP, Alma Ezcurra, a déclaré qu'après que l'une des entreprises référentes du Pays Basque ait été éclaboussée par la corruption, les Jeltzals doivent donner leur avis et fournir des explications aux citoyens.

Load more