Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
EUSKO LEGEBILTZARRA
Garder
Supprimer de ma liste

Politika orokorreko lehen osoko bilkura izango da ostegun honetakoa Imanol Pradalesentzat

Amaitu dira "oporrak" Eusko Legebiltzarrentzat. Ostegun honetan ekingo dio berriz bere jarduerari, Politika Orokorreko osoko bilkurarekin. Urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean lehendakariak eta legebiltzarkideek. 

lehendakari-Imanol-Pradales-pleno-de-control-parlmanento-vasco-efe
Argazkia: Orain.eus

Eusko Legebiltzarrak berriz ekingo dio bere jarduerari ostegun honetan, Politika Orokorreko Osoko Bilkurarekin. Bertan, lehendakariak eta Legebiltzarreko taldeek urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean.  

Ostegunekoa. Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkura izango da Imanol Pradales lehendakariarentzat. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB-2n.

Ildo nagusiak

Lehendakariak dagoeneko aurreratu ditu hemizikloan azalduko dituen gai nagusietako batzuk. 

Batetik, "Europa mehatxatzen duen ezegonkortasun eta ziurgabetasunaren aurrean" kezkatuta dagoela adierazi du." Aurrea hartu behar dugu, ezer ez baitago ziur ", ohartarazi du.

Horrez gain, bere hitzaldian (ez du denbora-mugarik izango), Pradalesek azpimarratuko du egungo une politikoak "aukera" bat eskaintzen duela eman gabe dauden eskumenak gauzatzeko edota Estatuarekin autogobernuaren inguruko adostasun berri bat lortzeko.

Zerbitzu publikoak indartzeko konpromisoa ere defendatuko du lehendakariak osteguneko saioan. 

Osoko bilkuran, lehendakariak hainbat konpromiso zehaztuko ditu Osasunaren, Etxebizitzaren, Hezkuntzaren eta Enpleguaren arloak indartzen aldera. Oraindik, baina, ez ditu konpromiso horiek zehaztu. 

Osoko bilkuraren egitura

Ohi bezala, lehendakaria  09: 30etan igoko da tribunara. Imanol Pradalesek ez du denbora-mugarik izango bere hitzaldia egiteko. Ostean, atsedenaldi labur bat egingo dute legebiltzarkideek, eta 14:30ean ekingo diote berriz saioari. 

Ordu horretan, taldeen txanda izango da. Txikienatik handienera, talde bakoitzak 30 minutu izango du proposamenak egiteko eta lehendakariak azaldutakoari erantzuteko.  Talde Mistoa osatzen duten alderdiek, Voxek eta Sumarrek, 30 minutu horiek konpartitu beharko dituzte. 

Vox eta Sumarren ondoren, PPren txanda izango da. PSE-EEk hartuko du hitza ondoren, eta, amaitzeko, EH Bilduk eta EAJk izango dute tribunara igotzeko aukera..

Taldeen hitzaldiak entzun ondoren, Imanol Pradalesek bigarren hitz txanda izango du, beste behin ere denbora mugarik gabe.

Eta azkenik, talde parlamentarioek azken erantzun bat emateko aukera izango dute, oraingoan gehienez 10 minutuko hitzaldiarekin. 

Ça pourrait t'intéresser

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Le PP reprend le message aux Jeltzals après l'enregistrement des Tubes Assemblés : "Le PNV devra donner des explications"

À la suite de la perquisition effectuée parla Garde civile au siège de Tubes Assemblés, le Parti Populaire a de nouveau regardé le PNV, lui demandant de clarifier sa position face à la corruption. La Vice-Secrétaire à la Coordination Sectorielle du PP, Alma Ezcurra, a déclaré qu'après que l'une des entreprises référentes du Pays Basque ait été éclaboussée par la corruption, les Jeltzals doivent donner leur avis et fournir des explications aux citoyens.

Load more