Politika orokorreko lehen osoko bilkura izango da ostegun honetakoa Imanol Pradalesentzat
Amaitu dira "oporrak" Eusko Legebiltzarrentzat. Ostegun honetan ekingo dio berriz bere jarduerari, Politika Orokorreko osoko bilkurarekin. Urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean lehendakariak eta legebiltzarkideek.
Eusko Legebiltzarrak berriz ekingo dio bere jarduerari ostegun honetan, Politika Orokorreko Osoko Bilkurarekin. Bertan, lehendakariak eta Legebiltzarreko taldeek urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean.
Ostegunekoa. Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkura izango da Imanol Pradales lehendakariarentzat. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB-2n.
Ildo nagusiak
Lehendakariak dagoeneko aurreratu ditu hemizikloan azalduko dituen gai nagusietako batzuk.
Batetik, "Europa mehatxatzen duen ezegonkortasun eta ziurgabetasunaren aurrean" kezkatuta dagoela adierazi du." Aurrea hartu behar dugu, ezer ez baitago ziur ", ohartarazi du.
Horrez gain, bere hitzaldian (ez du denbora-mugarik izango), Pradalesek azpimarratuko du egungo une politikoak "aukera" bat eskaintzen duela eman gabe dauden eskumenak gauzatzeko edota Estatuarekin autogobernuaren inguruko adostasun berri bat lortzeko.
Zerbitzu publikoak indartzeko konpromisoa ere defendatuko du lehendakariak osteguneko saioan.
Osoko bilkuran, lehendakariak hainbat konpromiso zehaztuko ditu Osasunaren, Etxebizitzaren, Hezkuntzaren eta Enpleguaren arloak indartzen aldera. Oraindik, baina, ez ditu konpromiso horiek zehaztu.
Osoko bilkuraren egitura
Ohi bezala, lehendakaria 09: 30etan igoko da tribunara. Imanol Pradalesek ez du denbora-mugarik izango bere hitzaldia egiteko. Ostean, atsedenaldi labur bat egingo dute legebiltzarkideek, eta 14:30ean ekingo diote berriz saioari.
Ordu horretan, taldeen txanda izango da. Txikienatik handienera, talde bakoitzak 30 minutu izango du proposamenak egiteko eta lehendakariak azaldutakoari erantzuteko. Talde Mistoa osatzen duten alderdiek, Voxek eta Sumarrek, 30 minutu horiek konpartitu beharko dituzte.
Vox eta Sumarren ondoren, PPren txanda izango da. PSE-EEk hartuko du hitza ondoren, eta, amaitzeko, EH Bilduk eta EAJk izango dute tribunara igotzeko aukera..
Taldeen hitzaldiak entzun ondoren, Imanol Pradalesek bigarren hitz txanda izango du, beste behin ere denbora mugarik gabe.
Eta azkenik, talde parlamentarioek azken erantzun bat emateko aukera izango dute, oraingoan gehienez 10 minutuko hitzaldiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Lizarrako festetan bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, hirugarren urtez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten beren botoekin, eta mozio baten bidez UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak autoz egin du jaitsiera, txosnen kokapenaren aldeko aldarrikapenak egiten ari ziren pertsonak zeuden kalea saihesteko.
50.000 migratzaile sartu dira Ceutan, eta horietatik 48.300 Marokora itzuli dira dagoeneko
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak indartu egingo du larunbatetik mugan poliziaren presentzia, Ceutako krisiaren ondorioz
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die. Trenbide-korridoreetako kontrolak areagotu eta aireko zaintza-neurriak indartuko ditu, besteak beste.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.