Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
EITB FOCUS
Garder
Supprimer de ma liste

Etxebizitza, Osasuna eta Herritarren Segurtasuna; gai horiek lehentasunezkoak izan behar dute kudeaketan, herritarren arabera

Atal honetan, erakundeen kudeaketan lehentasunezkoak izan behar duten gaietan, alde handiak daude lau hiriburuen artean: Bilbon segurtasuna da nagusi rankinean, Donostian eta Gasteizen etxebizitza eta Iruñean osasuna.
EITB FOCUS - KEZKAK - EUS

Etxebizitza,  Osasuna eta Herritarren Segurtasuna. Herritarrek uste dute gai horiek lehentasunezkoak izan beharko luketela beren udalerrien kudeaketan EITB Focus ikerlanaren arabera.

Portzentualki, etxebizitza da herritarren % 24,3ren ustez premiazkoena, ondoren osasuna ( % 17,3) eta herritarren segurtasuna ( % 14,6).

Zerrendako gainerakoak kaleen garbiketa eta hondakinen bilketa ( % 8,8), lana ( % 7,7), hezkuntza ( % 6,7) edo garraio publikoaren gabezia ( % 5,9) dira, besteak beste.

Bitxia bada ere, alde handia dago aukeratutako gaietan, inkestatuen hiriburuaren arabera.

Hala, Bilbon segurtasuna da kezka nagusia, inkestatuen % 42,1en iritziz. Alderdi hori ez da hain larria Gasteizen (% 21,5), Donostian (% 24) eta Iruñean (% 7).

Izan ere, Donostian, hamar pertsonatik lauk etxebizitza markatu dute kudeatu beharreko gai nagusitzat. Gasteizen ere etxebizitza da kezka gehien sortzen duen gaia (% 25,7). Iruñean, aldiz, osasuna jarri dute kudeatu beharreko gai nagusitzat (% 32,3).

Eta etorkizunari begira, herritarrek uste dute, batez ere, Immigrazioa ( % 42,1) edo Herritarren Osasuna ( % 37,4) bezalako gaiek okerrera egingo dutela.

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400 EAEko lurralde historiko bakoitzean eta 400 Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa hau 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketaren bidez.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasun atariko Open Data atalean kontsultatu daitezke.

Ikusi hemen txosten osoa

Ça pourrait t'intéresser

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Le PP reprend le message aux Jeltzals après l'enregistrement des Tubes Assemblés : "Le PNV devra donner des explications"

À la suite de la perquisition effectuée parla Garde civile au siège de Tubes Assemblés, le Parti Populaire a de nouveau regardé le PNV, lui demandant de clarifier sa position face à la corruption. La Vice-Secrétaire à la Coordination Sectorielle du PP, Alma Ezcurra, a déclaré qu'après que l'une des entreprises référentes du Pays Basque ait été éclaboussée par la corruption, les Jeltzals doivent donner leur avis et fournir des explications aux citoyens.

Load more