EAJk Espainiako Gobernuari eskatu dio"Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa" aztertzeko eta bideragarritasun plan bat gauzatzeko
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan argindarraren prezio altuengatik". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EAJk legez besteko proposamen bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan, "industriaren lehiakortasuna bermatzeko" neurriak behar direla arrazoituta, "egungo testuinguru geopolitikoa kontuan izanda".
Horren bidez, Espainiako Gobernuari galdegin diote "enpresarekin eta administrazioekin koordinatuta, Tubos Reunidosen zorra berregituratu dezala edo finantza-baldintzak egokitu ditzala," bideragarritasun plan batekin", enpleguari eutsi ahal izateko.
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan argindarraren prezio altuengatik". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
Zailtasun horiek areagotu egin dira "AEBk muga-zergak ezarri zituenetik, eta, are gehiago, Ekialde Hurbilean krisia piztu denetik", adierazi dute. Hori dela eta, EAJk nabarmendu du industriari erantzun bat eman behar zaio,la "nazioarteko merkatuan lehiatu ahal izateko ".
Halaber, oharrean, azaldu dute Tubos Reunidosen kasuak argi eta garbi islatzen dituela "industria siderurgikoak eta elektrointentsiboak dituen erronka estrukturalak". Hori horrela, EAJren ustez, "nazioarteko testuingurua eta sektoreak espainiar estatuan dituen erronkak aintzat hartuta, beharrezkoa da lehiakortasuna indartzeko neurriak hartzea, esparru energetiko egokia bermatzea eta enpresa estrategikoen eta enplegu industrialaren bideragarritasuna ziurtatzea".
Ça pourrait t'intéresser
Le Gouvernement appelle ceux qui ont une "dette morale" à s'unir sur la voie de la coexistence
Le juge ordonne la mise en détention provisoire des deux détenus à Irun pour terrorisme
Andueza ne pense pas que derrière les arrestations à Irun se cache "la semence du retour de la violence en Euskadi"