Parti populaire basque

Laura Garrido Euskadi Irratian
24/09/2025 - 11:39

PPk "autogobernuaren inguruko hausnarketa" egitea eskatu du, ongizatea dakarren arren, "ondo kudeatu behar delako"

Laura Garridok EAEk dituen eskumenei eta horiek kudeatzeko moduari buruzko "hausnarketa" egiteko eskatu du, bere ustez, "arazoak ditugulako eskumenak ditugun eremuetan". PPko Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, egoera hori "oso argia" da etxebizitzaren auzian. "40 urte daramatzagu EAJrekin eta PSErekin Jaurlaritzan, eta jarraitu dituzten politikek ez dute etxebizitzaren arazoa konpondu, haien legeek merkatua tenkatu dute, eta hori bien artean egin dute", gaineratu du.

« 3 4 5 »