Volkswagen taldeak mila miliotik gorako galerak izan ditu hirugarren hiruhilekoan, muga-zergak eta Porscheren arazoak tarteko
Volkswagen taldeak (Volkswagen, Porsche, Audi, Skoda, Seat, Cupra) 1.193 milioi euroko galera garbiak izan ditu urteko hirugarren hiruhilekoan, konpainiak ostegun honetan jakinarazi duenez. Iazko epe berean 1.193 milioi euroko irabaziak izan zituen.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, autoak ekoizten dituen taldeak 3.523 milioi euro irabazi zituen, iaz epe berean baino % 53 gutxiago, AEBk ezarri dituen muga-zergak eta Porsche markaren estrategia aldaketa dela-eta (errekuntzako motorrak ekoizten jarraitu nahi du).
Volkswagen taldeko Finantza zuzendari den Arno Antlitzek azaldu duenez, 7.500 milioi euroko karga gehigarriak izan dituzte muga-zergak eta Porscheren arazoak tarteko. Kopuru horretatik 4.700 milioi euro Porscheri dagozkio.
Gaineratu duenez, karga horiek kontuan hartu gabe, taldearen errentagarritasun operatiboa % 5,4koa litzateke.
Volkswagen eta Skoda markek beren emaitza operatiboak hobetu dituzte, baina Seatek, Cuprak Audik eta Porschek, murriztu. Seatek eta Cuprak 16 milioi euroko irabazi operatiboak izan zituzten irailera arte, aurreko urtean baino % 96,1 gutxiago.
Volkswagen taldeak 2030era arte 35.000 langile kaleratuk ditu Alemanian, herrialdean dituen langileen ia laurdena, eta 2025erako salmentei 2024ko mailan eustea aurreikusten du.