Société
2025/05/22 - 10:05
Euskal Herriko Unibertsitatea soilik EHU izango da aurrerantzean, UPV/EHU marka alboratuta
Marka aldaketak ez dio logoari eragingo, eta orain arte bezala, arbola irekia irudikatzen duen Eduardo Chillidaren ikurra izango da euskal unibertsitate publikoaren zeinu nagusia.
2025/05/22 - 09:51
Etxera itzultzeko ordua
Milaka zale itzuliko dira gaur Manchesterrera eta Londresera, San Mamesen finalaz gozatu ostean. Loiutik 279 hegaldi aterako dira gaur, baina zale asko Hondarribira, Forondara eta Santanderrera joango dira etxera itzultzeko.
2025/05/22 - 02:02
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, liskar eta istilu txikiak egotzita
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du atxiloketa puntualak izan direla.
2025/05/22 - 01:56
Bilbo, aurreikusi baino hobeto: jai giroa nagusitu da, eta trafikoak eta garraioek ez dute gainez egin
Hiriburuak maila ona erakutsi du Europa Ligako finalean, espero zirenak baino zale britainiar gehiago heldu diren arren (70.000).
2025/05/22 - 01:21
Irribarre eta malko artean daude zale ingelesak, Tottenhamek garaitu ostean
Tottenham Hotspur 2024-25 denboraldiko Europako Ligako txapeldun da, asteazken honetan, San Mamesen, txapelketako finalean, Manchester Unitedi 1-0 irabazita. 90 minutuak amaitutakoan, batzuen irribarreak besteen malkoekin nahastu dira.
2025/05/22 - 00:58
Partidaren amaierak azken erronka ekarriko du: zaleak autobusetara eta hoteletara normaltasunez heltzea
Partida bukatu egin da, eta orain erronka zailenari helduko dio Bilbok.
2025/05/22 - 00:43
Europa Ligako final arrakastatsua, Bilbon
55.000 jarraitzaile ingeles eta mundu osoko dozenaka komunikabide hartu ditu Bilbok. Partidaren aurreko orduak normaltasun osoz eta jai giroan igaro dira.
2025/05/22 - 00:08
Espetxera bidali dute Donostian adingabe bati sexu-erasoa egiteaz akusatutako gizonetako bat
Bi atxilotuek gaur arratsaldean deklaratu dute epaitegian, eta horietako bat Martuteneko espetxera bidaltzea erabaki du epaileak. Bestea, berriz, aske geratu da. Beste bi gizonek ere deklaratu dute ikertu gisa, eta, era berean, aske geratu dira.
2025/05/21 - 23:22
Time-lapse bideoa: Horrela bete da San Mames zale ingelesez finalaz gozatzeko
Tottenham eta Manchester United taldeen jarraitzaileak estadioko ateak ireki eta berehala hasi dira San Mames betetzen; inork ez zuen final handia galdu nahi. Hona hemen 17:00etatik 21:00etara arteko time-lapse bideoa.
2025/05/21 - 21:58
Tottenham eta Manchester Uniteden zaleak istilurik sortu gabe ari dira sartzen San Mamesen
Bi talde ingelesen jarraitzaile gehienak zaletuen guneetatik joan dira San Mamesera arratsaldean zehar: Unitedenak, Etxebarria parketik, eta Tottenhamenenak, berriz, Ametzola parketik.
2025/05/21 - 21:04
Lehen zale ingelesak San Mamesera sartzen hasi dira
Tottenham eta Manchester Uniteden zaleak bat egiten dabiltza estadiora sartzeko, ateak berberak baitira bi taldeen zaleentzako. Oraingoz, giro ona da nagusi, eta ez da gorabehera aipagarririk izan.
2025/05/21 - 20:51
Hiru atxilotu, Donostiako banketxe batean lapurreta egiteagatik; tartean, etxe horretako langile bat
Beste biak langilearen anaia eta lagun bat dira. Epailearen aurrera eraman dituzte hirurak.
2025/05/21 - 20:16
Finalaren irudi onenak
Tottenham eta Manchester United talde ingelesen arteko finalak festan murgildu ditu Bizkaiko hiriburua eta inguruak. Atzo arratsaldetik, milaka jarraitzaile britainiarrek bete dituzte Zazpikaleak, "fan zone"-ak eta hiriko terrazak, besteak beste.
2025/05/21 - 19:30
Bi lehendakari 'fan zone' neutralean: Imanol Pradales... eta Gaizka Toquero!
Imanol Pradales Arriaga Antzokiko plazan izan da Basque Legends taldea animatzeko, UEFA Legends taldearen aurka jokatu duten lagunarteko partidan. Pradales lehendakaria Gaizka Toquero "lehendakariarekin" elkartu da bertan.
2025/05/21 - 19:07
30 urte zinpekoen epaimahaiaren figura ezarri zenetik
1995ean sartu zen indarrean herri-epaimahaia, Justizia administrazioa herritarrengana gerturatzeko asmoz, eta delitu larri zehatzetan inor errudun jo edo ez erabakitzea du helburu. Gipuzkoan, urtero 5-10 epaiketa egiten dira sistema horren bidez.
2025/05/21 - 19:00
Nola osatzen da zinpekoen epaimahaia?
Magistratu batek, 9 herritarrek eta 2 ordezkok osatzen dute zinpekoen epaimahaia. Epaimahaikide izateko, baldintza hauek bete behar dira: adinez nagusia izatea, epaituko den delitua izan den lurraldean bizitzea, irakurtzen eta idazten jakitea eta gaitasun fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak izatea.
2025/05/21 - 19:00
''Bi urtean behin egiten da zinpekoen epaimahaia osatzeko hautagaien zozketa''
Augusto Maesok, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko magistratuak azaldu du zinpekoen epaimahaiak nola funtzionatzen duen, zertarako balio duen eta nork parte har dezakeen.
2025/05/21 - 18:36
Herri-epaimahaiak Nelson David Moreno errudun jo du hilketagatik, iruzurragatik eta lapurretagatik
Zazpi gizonek eta bi emakumek osatutako epaimahaiak errudun jo du indarkeria erabiliz egindako hilketa eta lapurretagatik, aldeko zazpi botorekin eta kontrako birekin, eta iruzurragatik eta inoren egoera zibila usurpatzeagatik, aho batez. Aho batez ere indultaren aurka agertu dira.
2025/05/21 - 15:59
Ostalaritza zein merkataritzan lan egiten duten atzerriko euskaldunei buruzko aurreiritziak gainditzeko lanean
Lehen hitza beti euskaraz. Hori eskatzen digu Euskaraldiak, baina sarritan, taberna edo dendaren batean sartzen garenean, eta batez ere pertsona arrazializatu bat ikusten dugunean, euskaraz ez duela jakingo uste izaten dugu eta erderara jotzen dugu. Usteak ustel askotan, ordea.
2025/05/21 - 15:24
Alaitasuna Tottenham eta Manchester Uniteden 'fan zone' guneetan
Zaletuentzako 'fan zone' guneak irekita daude dagoeneko. Manchester Uniteden zaleena Etxebarria parkean jarri dute, eta Tottenhamen zaleena, Ametzola parkean.