C'est une nouvelle aujourd'hui.
Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
EKIALDE HURBILA
Garder
Supprimer de ma liste

Iranek gutxienez hiru pertsona hil eta 80 zauritu ditu Israelen aurka egindako kontraerasoan

Israelek ordu batzuk lehenago 78 pertsona hil eta 320 zauritu ditu Iranen aurkako bonbardaketetan. Teheranek uste du testuinguru horretan ez duela zentzurik AEBrekin negoziatzeak.
Publicité
18:00 - 20:00
Iranen erasoa Tel Aviven. Argazkia: EFE

Iranek gutxienez hiru pertsona hil eta 80 zauritu ditu Israelen aurka 100 bat misil jaurtita egin duen kontraerasoan. Ordu batzuk lehenago, Israelgo Armadak bonbardatu egin du herrialde persiarra, eta 78 pertsona hil eta 320 zauritu ditu.

Biktimen gehiengo zabala Tel Aviveko 32 solairuko eraikin batean zenbatu dituzte, eta Ramat Gan hirian, Ynet Israelgo albiste agentziak MDA anbulantzia zerbitzu nazionaleko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Irango Goardia Iraultzaileak baieztatu egin du operazioa abiatu duela Israelen bonbardaketari erantzuteko.

Israelek zentro nuklearren eta buruzagi militarren aurka jo du. Horren aurrean, Iranek kontraerasoa abiatu du, eta Israelgo Armadak berehala agindu die herritarrei leku seguruetan gordetzeko, eta alarma sirenak etengabeak izan dira herrialde osoan zehar, drone irandarrak atzeman dituztelako.

Israelgo Armadak 78 pertsona hil eta 320 zauritu ditu Irango azpiegitura garrantzitsuen eta lantegi nuklearren aurka egindako erasoetan.

AEBrekin negoziatzeak "ez du zentzurik"

Testuinguru horretan, Iranek esan du AEBrekin negoziazio nuklearrak abiatzeak ez duela zentzurik.

"Beste aldearen (AEB) jokabidearen eraginez, elkarrizketak ez du zentzurik", adierazi du Ismail Baghaei Irango Atzerri Ministerioaren bozeramaileak.

"Ezin duzu esan negoziatzen duzula eta, aldi berean, lana banatu, erregimen sionistak Irani eraso egiten utziz", azpimarratu du diplomazialariak.

Iranek eta AEBk bost zeharkako negoziazio egin dituzte apirilaren 12tik, Omanek bultzatuta, Washingtonek geldiarazi egin nahi baititu herrialde persiarrak uranioa aberasteko dituen proiektuak.

Azken elkarrizketa erronda maiatzaren 23an izan zen, eta igande honetarako beste bat zegoen aurreikusita. Egoera honetan, ikusteke dago hitzorduak aurrera jarraitzen duen ala ez.

Ça pourrait t'intéresser

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Les restes de 50 personnes tuées par Israël lors d'un bombardement de 2023 sont enterrés à Gaza

Tous membres de trois familles de Gaza, dont 19 mineurs, les sauveteurs de la Défense Civile ont maintenant réussi à extraireleurs dépouilles du sous-ensemble du bâtiment bombardé en 2023. Le ministère de la Santé de Gaza estime que plus de 73 400 personnes ont été tuées à Gaza depuis le début de l'offensive israélienne et que 7 500 corps sont toujours sous les décombres.

Load more
Publicité
X