Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

Drogaren aurkako operazioa

Favorite
Remove from my list

Sei pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, luxuzko txalet batean 500 marihuana-landaretik gora atzeman ondotik

Landareak etxebizitzaren beheko solairuan zeuden, eta leihoak eta kanporako atea zigilatuta zeuden, usainik atera ez zedin.

Cannabis marihuana EITB

Marihuana-landareak. Artxiboko irudia

Polizia Nazionalak sei pertsona atxilotu ditu Castro Urdialeseko luxuzko txalet batean, 548 marihuana-landare atzeman ostean. Etxebizitzaren beheko solairuan gordetzen zituzten landareak, eta lehoiak eta ateak zigilatuta zituen gordelekuak, usainik atera ez zedin. 

Ekainean hasi zuen "Elo" izeneko operazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Buruzagitza Nagusiko Droga eta Krimen Antolatuaren Unitateak, astelehen honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Sei inplikatuak Espainiar estatukoak eta kolonbiarrak dira, eta polizia agenteek marihuana-landareez gain, landareak hazteko tresnak eta materiala (haizagailuak, erauzgailuak, argiak edo iragazkiak) ere atzeman dituzte.

Sare elektrikora legez kanpoko lotura bat jarrita zuten, gainera. Hala, akusatuei argindar-iruzurra egotzi diete.

Atxilotuak karguekin aske utzi dituzte, behin epailearen aurretik igaro ostean.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Load more