Drogaren aurkako operazioa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, luxuzko txalet batean 500 marihuana-landaretik gora atzeman ondotik

Landareak etxebizitzaren beheko solairuan zeuden, eta leihoak eta kanporako atea zigilatuta zeuden, usainik atera ez zedin.

Cannabis marihuana EITB

Marihuana-landareak. Artxiboko irudia

Espainiako Poliziak sei pertsona atxilotu ditu Castro Urdialesko luxuzko txalet batean. 548 marihuana-landare atzeman zituzten, etxebizitzaren beheko solairuan, eta lehoiak eta ateak zigilatuta zituen gordelekuak, usainik atera ez zedin. 

Ekainean hasi zuen 'Elo' izeneko operazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Buruzagitza Nagusiko Droga eta Krimen Antolatuaren Unitateak, astelehen honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Sei inplikatuak Espainiako Estatukoak eta kolonbiarrak dira, eta polizia agenteek marihuana-landareez gain, landareak hazteko tresnak eta materiala (haizagailuak, erauzgailuak, argiak eta iragazkiak) ere atzeman dituzte.

Argindar-sarea erabiltzeko legez kanpoko lotura bat jarrita zuten, gainera. Hala, akusatuei argindar-iruzurra egotzi diete.

Atxilotuak aske utzi dituzte, karguekin, behin epailearen aurretik igaro ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X