Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
elkartasuna
Garder
Supprimer de ma liste

Asteburu honetan egingo dute udazkeneko bilketa handia elikagaien bankuek

Beharra duten familiei laguntzeko, elikagaiez eta bestelako hainbat produktuz biltegiak betetzea dute helburu elikagaien bankuek. Aurten, dohaintzez gainera, lanerako boluntarioak ere eskatu dituzte.
MAM-eko argazkia: recogida-alimentos_
Aurreko urteetako janari bilketak.

Elikagaien Bakuek elkartasunerako deia egin dute beste behin ere. Azaroaren 7an eta 8an, ostiral eta larunbat honetan, egingo dute udazkeneko bilketa handia supermerkatuetan eta hustuta dauden biltegiak elikagaiez eta bestelako produktuz betetzea dute helburu. Aurten gainera, asteburuko elkartasun jardunaldietan lanean jardungo duten boluntarioak ere eskatu dituzte. 

Aurreko urteetan baino lehenago antolatu behar izan dute elikagaien bankuek udazkeneko bilketa handia. Izan ere, beharra duten eta zerbitzua erabiltzen duten familien kopuruak handia izaten jarraitzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan 70.000 laguni eman die laguntza aurten zerbitzu honek. 

Erosketa saskiaren prezioaren gorakadak jasotzen den janari kopuruan eragina izan du azken urteetan. Iaz tona eta erdi jaso zen, baina martxorako biltegi asko ia hustuta zeudela jakinarazi dute arduradunek. 2026rako, berriz, “egoera konplikatua” izango dela aurreikusten dute eta elkartasunerako deia berretsi dute.

Asteburura begira, emakumeen higienerako produktuak eta elikagai lehorrak behar dituztela batik bat azaldu dute, hala nola, ekilore-olioa, arroza eta tomate kontserbak. 

Dohaintzak egiteko bi modu daude. Alde batetik, supermerkatuetan iraungitze data luzea duten produktuak erosi eta bertan jarritako saskietan utzi daitezke. Bestetik, bonoak erosteko aukera ere zabaldu dute. Diru horrekin beharra ikusten duten momentuan behar dutena erosten dute bankuetako arduradunek.

Horrez gainera, Bizkaiko Elikagaien Bankuak, adibidez, asteburuan lanean arituko diren 5.000 boluntario inguru behar dituela azaldu du. Izena-eman nahi duenak Bizkaiko Elikagaien Bankuko webgunean aurkituko du informazioa. 

Ça pourrait t'intéresser

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Les cas de violence sexiste pendant la grossesse peuvent être identifiés grâce à des consultations sanitaires

Pendant la grossesse, les femmes sont étroitement liées au système de santé : elles ont des consultations avec la sage-femme, le gynécologue et l'infirmière. Les adolescentes pourraient être la clé de l'identification des situations de violence de genre. Alors du cours d'été intitulé « Violence et maternité », les expertes ont revendiqué la nécessité d'une réponse coordonnée de la part de la santé et des milieux sociaux.

Load more
Publicité
X