Ezegonkortasuna eta tenperatura freskoak izango dira nagusi urriko azken asteburuan
Astean zehar izandako tenperatura altuen ondoren, asteburuan fresko izango dugu eta zenbait tokitan termometroak ez ditu 15 ºC-ak gaindituko.
Mañaria. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana.
Urriko azken asteburuan ezegonkortasuna eta tenperatura freskoak izango dira nagusi. Astean izandako hego haizearen ondoren, asteburuan fresko izango dugu eta zenbait tokitak termometroak ez ditu 15 ºC-ak gaindituko.
Ostiral honetan goizean eguraldi aldakorra izango dugu eta arratsaldeak hodeiak nagusituko dira, eta euri pixka bat egin lezake, batez ere gauean eta barnealdean. Haizea hego-mendebaldetik ibiliko da lehen orduetan, eta arratsaldean ipar eta ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura maximoak antzera jarraituko dute edo apur bat jaitsiko dira, bereziki Kantauri isurialdean.
Larunbatean eguraldia ezegonkorragoa izango da, hodei ugarirekin eta tenperatura maximoen jaitsiera nabarmenarekin. Hodeiak nagusituko dira zeruan eta euria egingo du, batez ere egunaren bigarren partean eta barnealdean. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik joko du hasieran, baina egunak aurrera egin ahala ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura minimoak zertxobait epelagoak izango dira, baina maximoek behera egingo dute nabarmen, eta barnealdeko hainbat tokitan ez dira 15 ºC-ra iritsiko.
Igandean eguraldi fresko eta hezea izango dugu. Egunaren zati handi batean lainotuta egongo da. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta kostaldetan tarteka enbarazu egingo du. Hodeiek euria utziko dute; barnealdean euri txikia egingo du, baina kostaldean tarteka mardul egingo du eta orokorrean euria ugariagoa izango da. Tenperatura maximoak 12-14 ºC inguruan geldituko dira barnealdean, eta kostaldean 15 ºC-en bueltakoak izango dira.
Eguraldiari buruzko albiste gehiago
Pas de changement d'armoire pour l'instant
Le vent du sud réchauffera l'atmosphère à partir de mardi, bien qu'il apportera aussi un peu de pluie. Des températures supérieures à 20 ° C sont attendues pour le week-end prochain.
Benjamin bourrasque provoque des vagues de plus de cinq mètres sur la côte basque
Selon les stations météorologiques d'Euskalmet, les rafales de vent sont importantes : 146 km/h (Matxitxako), 120 km/h (Santa Clara, Donostia) et 117 km/h (Punta Galea).
Benjamin Borraska, alerte dans le secteur de l'élevage et 45e anniversaire de la tragédie d'Ortuella
Un résumé, en deux mots, de ce que sera aujourd'hui la nouvelle d'Orain.
Borraska batek 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 5 metrotik gorako olatuak eragingo ditu
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du ostegunean haizeagatik eta alerta laranja, olatuengatik. Bestalde, Aemetek abisu horia ezarriko du Nafarroa iparraldean eta Erriberan haizeagatik. Gainera, Meteofrancek alerta laranja iragarri du haizeagatik eta olatuengatik Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetan.
L'ambiance automnale et les averses commencent la semaine, brisant la tendance de ces dernières semaines
Lundi, le ciel sera nuageux, avec quelques chubascos, surtout sur la côte. Le mardi sera similaire, mais mercredi, la couverture nuageuse sera plus faible, le soleil se lèvera et les températures augmenteront.
La comète Lemmon, réexposée après 1 350 ans
La comète Lemmon est à nouveau visible depuis la Terre, après 1 350 ans d'orbite. La dernière fois qu'elle a été vue depuis la Terre, c'était au VIIe siècle. Mardi prochain sera le jour le plus proche de la Terre, à 89 millions de kilomètres.
Le week-end commencera par le soleil et dimanche, il pourrait pleuvoir faiblement sur le versant cantabrique
Vendredi et samedi, le temps ensoleillé prédominera, mais dimanche, les nuages reviendront et il pleuvra faiblement sur le versant cantabrique.
Temps ensoleillé en général et possibilité de tempêtes et de chubascos dans le sud
La semaine prochaine, il y aura un temps ensoleillé, avec des températures chaudes, et pour le week-end suivant, on s'attend à une hausse des températures et à une plus grande clarté du ciel. Dans les Pyrénées navaréennes, cependant, Aemet a mis en place un avertissement jaune pour les fortes pluies et tempêtes.
20 gradutik gorako tenperaturak eta giro eguzkitsua asteburu osoan
Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak 25 gradu ingurukoak izango dira. Badirudi datorren astean ere ildo horri helduko diola eguraldiak.