“Los domingos”ek Santurtzine jaialdia irekiko du, ostegunean
Santurzine Santurtziko zinema jaialdiak 13. edizioa biziko du urriaren 23tik azaroaren 1era. Hogeita hamar film labur baino gehiago lehiatuko diren edizio honetan, Estatu mailako sailean zein Euskal Pantailak atalean, eta Los domingos (urriak 23) eta La misteriosa mirada del flamenco (urriak 30) aurrestreinatuko dituzte.
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Estatu mailako sailean, hamar film labur izango dira, Aurten ere, EITBk Euskal Pantailak izeneko saila babestuko du, eta bertan Euskal Herriko zortzi film labur lehiatuko dira: 29 de febrero (Diego Fandos), A-maniki (Elixabet Nuñez), Las amigas (Emilio Encabo Lucini), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastián), Planetagatik (Eneko Muruzabal), Pottoki Pot (Iker Aguirre) eta Tragedium (Gastón Haag).
Ane Pikaza eta Jessica Alonso aktoreak eta Nerea Alberdi konpositoreak sarituko dute euskal film laburrik onena.
Berritasunen artean, hilaren 25ean, Urko Olazabal aktoreak elkarrizketa eta masterclass bat eskainiko ditu Oriol Jauregian, eta hilaren 26an bigarren eskuko zinemaren (DVD, BluRay eta VHS) azoka egingo dute Parke Nagusian.
Azaroaren 1ean, Serantes Kultur Aretoak amaiera gala eta sari banaketa hartuko ditu, eta omenaldia eta Serantes saria eskainiko dizkiote Javier Gurruchaga musikari eta aktoreari.