This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
INDUSTRIA
Favorite
Remove from my list

CAFi Belgikan esleitutako "mendeko kontratua", zenbakitan

Enpresa gipuzkoarrak Belgikako trenbideetarako bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu du, 1.695 eta 3.400 milioi euro artekoa. 

CAFek Beasainen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EITB

CAF enpresa, egoitza Beasainen duena, bere historiako kontraturik handienetakoa sinatzetik geroz eta gertuago dago. Azken oztopoak gaindituta, eta ezustekorik ezean, mendeko kontratua deitu izan dena beretzat izango da. 

Belgikako Estatu Kontseiluak atzera bota du asteazken honetan SNCB Belgikako trenbide konpainia publikoa CAF tren ekoizlea  "lehentasunezko lizitatzaile" izendatzeko hartutako erabakiaren aurka Alstom enpresa frantziarrak (Siemens alemaniarrarekin batera) aurkeztutako helegitea. 

CAFek 100 milioi eurotan hobetu zituen lehiakideen eskaintzak.

Megakontratua, zenbakitan

Kontratua: SCNB Belgikako trenbide konpainia publikoarekin 600 tren egiteko eta horien mantenimendua egiteko

Zenbatekoa: 1.695 eta 3.400 milioi euro artekoa 

Eskaera: 600 berri egiteko. Gainera, CAFek piezak hornitu, langileak prestatu eta euskarri teknikoa eskaini beharko du. 

Iraupena: Trenen berritzean parte hartuko du CAFek, 2032. urtera arte

Gaitasuna (plazak): Balizko akordioaren arabera, gutxienez 54.000 eta gehienez 170.000 ekoitziko ditu. 

Bagoi motak: Kontratuak egungo diesel trenak ordezkatuko dituzten bateria bidezko trenak aurreikusten ditu. 

Trenen ezaugarriak: Mugikortasun gutxiko pertsonentzako irisgarriak, isiltasun guneak, informazio pantailak, konektibitatea eta bizikletentzako espazio nahikoa

Eta orain zer?: Azken xehetasunak adostea eta kontratuaren baldintzak sinatzea falta da

You might like

18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The Basque Government sees "some comfort" in the health negotiations and fears the consequences for assistance

The Health Adviser, Alberto Martínez, has warned of the difficulties that the situation creates for patients and citizens and has called for greater responsibility on the part of the parties involved. He has acknowledged that he has no information or participation in theongoing negotiations. He has warned that this situation is creating uncertainty and difficulties for patients and the care system.

Load more