CAFi Belgikan esleitutako "mendeko kontratua", zenbakitan
Gipuzkoako enpresak Belgikako trenen bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu du, 1.695 eta 3.400 milioi euro artekoa.
CAF enpresa, egoitza Beasainen duena, haren historiako kontraturik handienetakoa sinatzetik geroz eta gertuago dago. Azken oztopoak gaindituta, eta ezustekorik ezean, "mendeko kontratua" deitu izan dena eskuratuko du.
Belgikako Estatu Kontseiluak atzera bota du asteazken honetan SNCB Belgikako trenbide konpainia publikoa CAF tren ekoizlea "lehentasunezko lizitatzaile" izendatzeko hartutako erabakiaren aurka Frantziako Alstom enpresal (Alemaniako Siemensekin batera) aurkeztutako helegitea.
CAFek lehiakideek baino 100 bat milioi euro gehiago eskaini zituen.
Megakontratua, zenbakitan
Kontratua: SCNB Belgikako trenbide konpainia publikoarekin 600 tren eraiki eta horien mantenimendua egiteko.
Zenbatekoa: 1.695 eta 3.400 milioi euro artekoa.
Eskaera: 600 egiteko. Gainera, CAFek piezak hornitu, langileak prestatu eta euskarri teknikoa eman beharko du.
Iraupena: CAFek trenak berritzen parte hartuko du, 2032. urtera arte.
Plazak: Balizko akordioaren arabera, gutxienez 54.000 eta gehienez 170.000 izango dira.
Bagoi motak: Kontratuak egungo diesel trenak ordezkatuko dituzten bateria bidezko trenak egita aurreikusten du.
Trenen ezaugarriak: Mugikortasun gutxiko pertsonentzako irisgarriak, isiltasun-guneak, informazio pantailak, konektibitatea eta bizikletentzako espazio nahikoa.
Eta, orain, zer?: Xehetasunak adostea eta kontratuaren baldintzak sinatzea falta da.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako