Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zen gizon bat hil da
Igerilariak geldialdi kardiobaskularra izan du uretan, eta Kontxako hondartzara eraman dute. Larrialdi zerbitzuko kideak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.
Donostiako Pasealeku Berriko zeharkaldia. Argazkia: EITB Media
Gizon bat hil da ostiral honetan Donostian, Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zela.
Igerilariak geldialdi kardiobaskularra izan du uretan, eta Kontxako hondartzara eraman dute. Larrialdi zerbitzuko kideak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.
EITBk jakin ahal izan duenez, lasterketaren azken zatian, Aquarium parean, jazo da gertaera. Parte hartzailea ondoezik zegoela ikusi dute, eta harengana jo dute ziztu bizian.
Fortuna Kirol Elkarteak doluminak helarazi dizkie parte hartzailearen senideei eta ingurukoei. "Biziki hunkitzen gaitu galera mingarri horrek, eta bat egiten dugu haren familiaren, lagunen eta kideen minarekin", adierazi du elkarteak ohar batean.