This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
BIZKAIA
Favorite
Remove from my list

Ertzaintza Bilbon hil duten 21 urteko gizonaren hiltzailearen edo hiltzaileen bila ari da

Erasoa igande goizean gertatu zen Solokoetxe auzoan. Biktimak arma zuriz egindako zauria zuen bularrean, eta Gurutzetako ospitalean hil zen gutxira.

BILBAO (PAÍS VASCO), 21/09/2025.- La Ertzaintza inspecciona unos contenedores cercanos al portal número 7 de la calle Zumarraga de Bilbao, en las investigaciones del fallecimiento de un hombre este domingo en Bilbao tras sufrir heridas de arma blanca en el pecho en el transcurso de un altercado. EFE/Javier Zorrilla
Ertzaintzak Bilboko Zumarraga kaleko edukiontzi batzuk miatu ditu, igande honetan Solokoetxe auzoan gizon bat hil dela ikertzeko. Argazkia: EFE

Bilboko Solokoetxe auzoan atzo goizean izandako hilketa ikertzen eta hiltzailearen edo hiltzaileen bila jarraitzen du Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Atzo, goizeko zazpiak laurden gutxitan,  Fika kaleko 33. Zenbakian istiluak zeudela esanez abisua jaso zuen Ertzaintzak, eta bertaratutako agenteek bularrean arma zuriz zauritutako gizon bat topatu zuten. Larrialdi zerbitzuek Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta, handik gutxira, bertan hil zen.

Biktima identifikatu dute azken orduetan, 21 urteko gizona (jatorriz, marokoarra).

Ikerketa zabalik

Lekukoen arabera, borroka baten ostean gertatu zen erasoa, eta liskarrean makilak eta, antza, botilak ere erabili ziren. Atzo, Ertzaintzak inguruko bizilagun eta tabernariekin hitz egin zuen informazioa biltzeko, eta hainbat toki ere miatu zituen.

Batetik, Fika kaleko 33. zenbakiaren parean biktima aurkitu zuten lekua; bestetik, metro gutxira dagoen Zumarraga kaleko eraikin bat, ustez erasotzaileak bertan egon direlakoan; eta, azkenik, inguruko edukiontziak, lekuko batek erasotzaileetako bat zerbait botatzen ikusi duela adierazi zuelako.

Polizia zientifikoak laginak hartu ditu azken orduetan eta erasoan erabilitako arma bilatzen jarraitzen du.

Bien bitartean, ikerketak zabalik jarraitzen du.

You might like

Load more