Albiste izango dira: Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarikoa, abisu horia haizeagatik eta Herri Urratsen aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarikoa: Larunbat honetan San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioa - Palestina partidaren aurreko prentsa ekitaldia. Prentsa agerraldian honako hauek hartuko dute parte: Iker Goñi, Euskadiko Futbol Federazioko presidentea; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea; Jagoba Arrasate, Euskal Selekzioko hautatzailea; Ehab Abu Jazar, Palestinako hautatzailea; Nagore Eskisabel, Mugarik Gabeko Medikuen ordezkaria, eta Euskal Selekzioko eta Palestinako bi jokalari.
- Abisu horia haizeagatik: Haize eta sute arriskua medio, abisu horia ezarri du Euskalmetek ostiral honetarako, 00:00etatik 23:59 arte. Orduko 100 kilometrotik gorako haize-ufadak neurtu dituzte gauerdian hainbat tokitan, eta suteak ere piztu dira Hondarribian eta Karrantzan. Oizen, 150 km/h-ko haize-boladak izan dira goizeko lehen orduan, Zarautzen 136,5 km/h-ra iritsi dira haizeteak, eta orduko 132 kilometroko haizea izan da Untzuetan.
.- Herri Urratsen aurkezpena: Seaska Iparraldeko Ikastolen Federazioak 2026ko Herri Urrats jaiaren (Iparraldeko ikastolen aldeko festa) leloa eta logoa aurkeztuko dituzte. Urtero bezala, maiatzaren bigarren igandean ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan.