This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
Eguraldia
Favorite
Remove from my list

20 gradutik gorako tenperaturak eta giro eguzkitsua asteburu osoan

Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak 25 gradu ingurukoak izango dira. Badirudi datorren astean ere ildo horri helduko diola eguraldiak.
BAKIO EGURALDIA EGUZKIA
Bakio

Hodeiak saretu, eta argitzera egingo du gaur, ostirala, eguraldiak orduek aurrera egin ahala. Goiza lainopean hasi bada ere, ostarte zabalak irekiko dira lurralde osoan. Arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, beraz. 

Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina baliteke maximoak apur bat igotzea, haize iparretik iritsiko den arren.

Larunbatean ere giro eguzkitsua izango da gurean, eta tenperatura igo egingo da. Lainoguneak sortzeko aukera ere ez du baztertu iragarpenak; bailara batzuetan laster jasoko du, baina beste batzuetan baliteke lainopean egotea ia eguerdira arte, batez ere Arabako Lautadan eta Ebro ibarrean. Gainerako orduetan eguzkitsu egongo da, ia oskarbi. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta eguerdian eta arratsaldean brisa sartuko da Kantauri isurialdera. Tenperatura maximoak 23-25 gradu ingurukoak izango dira. Mendi inguruetan hegoaldeko haize zakar samar ibiliko da, bereziki goizean.

Iganderako eguraldi eguzkitsua iragarri dute. Zerua ia garbi egongo da goizean, nahiz eta arratsaldean eta gauean goi-hodeiak iritsiko diren hegoaldetik. Ebro ibarrean lainoguneak sortuko dira eta baliteke eguerdira arte ez jasotzea. Goizean hegoaldeko haize leuna ibiliko da, eta arratsaldean brisa altxatuko da kostaldean. Tenperatura maximoak antzekoak edo zertxobait altuagoak izango dira.

Badirudi datorren astean ere ildo horri helduko diola eguraldiak, alegia, eguzkiak aginduko duela asteko lehenengo egunetan behinik behin.

 

You might like

Load more