20 gradutik gorako tenperaturak eta giro eguzkitsua asteburu osoan
Gaur, ostirala, orduek aurrera egin ahala, hodeiak saretu eta argitzera egingo du eguraldiak. Goiza lainopean hasi bada ere, ostarte zabalak irekiko dira lurralde osoan, eta giro eguzkitsua nagusituko da arratsaldean.
Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina baliteke maximoak apur bat igotzea, haizea iparretik iritsiko den arren.
Larunbatean ere, giro eguzkitsua izango da gurean, eta tenperatura igo egingo da, baina lainoguneak sortzeko aukera ere ez dute baztertu. Toki batzuetan arin jasoko du, baina beste batzuetan baliteke lainopean egotea ia eguerdira arte, batez ere Arabako Lautadan eta Ebroren ibarrean. Gainerako orduetan, eguzkitsu egongo da, ia oskarbi. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta eguerdian eta arratsaldean brisa sartuko da isurialde atlantikora. Tenperatura maximoak 23-25 gradu ingurukoak izango dira. Mendi inguruetan, hegoaldeko haizea zakar samar ibiliko da, bereziki goizean.
Iganderako, eguraldi eguzkitsua iragarri dute. Zerua ia garbi egongo da goizean, nahiz eta arratsaldean eta gauean goi-hodeiak iritsiko diren hegoaldetik. Lainoguneak sortuko dira Ebroren ibarrean, eta baliteke eguerdira arte ez jasotzea. Hegoaldeko haize leuna ibiliko da goizean, eta kostaldean brisa altxatuko da arratsaldean. Tenperatura maximoak antzekoak edo zertxobait altuagoak izango dira.
Badirudi datorren astean ere ildo horri helduko diola eguraldiak, alegia, eguzkiak aginduko duela, asteko lehenengo egunetan behinik behin.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera