This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
ZINEMALDIA
Favorite
Remove from my list

"Rondallas" eta "Hasta que me quede sin voz" filmak estreinatuko dira Belodromoan

Gainera, Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehen atalaren bi emanaldi eskainiko dira, lehenengoz. Sarrerak astearte honetan jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneetan.
'Rondallas' filmaren eszenetako bat.

Hilabete geratzen da Donostia izarrez betetzeko, eta pixkanaka ari dira argitara ematen Zinemaldiaren 73. edizio honetan izango dira berrikuntzetako batzuk. Bihar, abuztuak 19, Belodromoan egingo diren emanaldietarako sarrerak jarriko dira salgai, goizeko 10:00etatik aurrera. Beldromoko programazioak Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehen atalaren bi emanaldi hartuko ditu barne, baita Rondallas, Daniel Sanchez Arevaloren film berria eta Hasta que me quede sin voz Leiva musikariari buruzko ez-fikzioa. 

Halaber, auditoriumak –2.000 pertsona baino gehiago har ditzakeenak– itxiera galaren emankizuna ere eskainiko du, eta, bertan egingo da lehenengoz hilaren 21ean EITB Gala. Datorren udazkenean ETB1en ematen hasiko den Euskal Herria Hegan programaren lehen atala estreinatuko da, Gipuzkoa hegan izenekoa, eta Olatz Salvadorren, Goikobalu abesbatzaren eta Fernando Velázquez konpositoreak zuzendutako Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren funtzioarekin batera emango da. 

Zinemaldiak Belodromoko pantaila erraldoian ikusi ahal izango diren filmak aurreratu ditu astelehen honetan. Areto handi honen lehen hitzordua irailaren 23an izango da,  Rondallas komedia erromantikoaren emanaldiarekin. Javier Gutierrez, Maria Vazquez, Judith Fernandez, Tamar Novas eta Fer Fraga dira komedia dramatiko honen protagonistak, eta filmak kontatzen du nola Galiziako udalerri batek erabakiko duen herriko errondaila –musika-talde tradizionala– berreskuratzea; erresilientziari eta garai gogorretan komunitateak duen garrantziari eskainitako oda bat da. 

Ostegunean, berriz, hilaren 25ean, 19:00etan, Hasta que me queda sin voz ez-fikzioa proiektatuko da, Leiva musikariaren ibilbideko une zehatz bat,  ahots-kordetako batean lesio atzeraezin baten ondorioz bizi duen egoera delikatua lehen pertsonan irudikatzen dituen filma da. Bertan, Leiva musikariaren bizi-unea, zurrunbiloa eta bere ahots-kordetako batean duen lesio konponezin baten ondorioz bizi duen egoera labaina azaltzen dira.

Gainera, lehen aldiz, Go!azen telesailaren bi emanaldi egongo dira: bata, asteazkenean, hilaren 24an; bestea, ostiralean, hilaren 26an; bi saioak 18:30etan. Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldiko lehen atala aurkeztuko da, eta, iaz bezala, emanaldiaren aurretik zuzeneko funtzio bat egingo dute protagonistek

Era berean, Belodromoak Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE Fundazioarekin batera antolatutako Kontzertua & Proiekzioa hartuko du, irailaren 20an (larunbata), 18:00etan. Ikuskizunak soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horiek inspiratu zituzten filmen eszenen muntaketa batzen ditu.

Nola EITB Galarako hala Kontzertua & Proiekzioa ikuskizunerako sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea.

You might like

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

Susana Abaitua: "I've been screaming like a madman at home with the joy of the nomination."

The actress Susana Abaitua, nominated for the Goya for the Best Actress Protagonist for her role in Un fantasmaen la batalla, says she has received the news "quite surprisingly," though she does not hide her joy and points out that, even if she had not been nominated, that would not detract from her work as an actress "like the work of other colleagues who have not been nominated."

Load more