"Rondallas" eta "Hasta que me quede sin voz" filmak estreinatuko dira Belodromoan
Hilabete geratzen da Donostia izarrez betetzeko, eta pixkanaka ari dira argitara ematen Zinemaldiaren 73. edizio honetan izango dira berrikuntzetako batzuk. Bihar, abuztuak 19, Belodromoan egingo diren emanaldietarako sarrerak jarriko dira salgai, goizeko 10:00etatik aurrera. Beldromoko programazioak Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehen atalaren bi emanaldi hartuko ditu barne, baita Rondallas, Daniel Sanchez Arevaloren film berria eta Hasta que me quede sin voz Leiva musikariari buruzko ez-fikzioa.
Halaber, auditoriumak –2.000 pertsona baino gehiago har ditzakeenak– itxiera galaren emankizuna ere eskainiko du, eta, bertan egingo da lehenengoz hilaren 21ean EITB Gala. Datorren udazkenean ETB1en ematen hasiko den Euskal Herria Hegan programaren lehen atala estreinatuko da, Gipuzkoa hegan izenekoa, eta Olatz Salvadorren, Goikobalu abesbatzaren eta Fernando Velázquez konpositoreak zuzendutako Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren funtzioarekin batera emango da.
Zinemaldiak Belodromoko pantaila erraldoian ikusi ahal izango diren filmak aurreratu ditu astelehen honetan. Areto handi honen lehen hitzordua irailaren 23an izango da, Rondallas komedia erromantikoaren emanaldiarekin. Javier Gutierrez, Maria Vazquez, Judith Fernandez, Tamar Novas eta Fer Fraga dira komedia dramatiko honen protagonistak, eta filmak kontatzen du nola Galiziako udalerri batek erabakiko duen herriko errondaila –musika-talde tradizionala– berreskuratzea; erresilientziari eta garai gogorretan komunitateak duen garrantziari eskainitako oda bat da.
Ostegunean, berriz, hilaren 25ean, 19:00etan, Hasta que me queda sin voz ez-fikzioa proiektatuko da, Leiva musikariaren ibilbideko une zehatz bat, ahots-kordetako batean lesio atzeraezin baten ondorioz bizi duen egoera delikatua lehen pertsonan irudikatzen dituen filma da. Bertan, Leiva musikariaren bizi-unea, zurrunbiloa eta bere ahots-kordetako batean duen lesio konponezin baten ondorioz bizi duen egoera labaina azaltzen dira.
Gainera, lehen aldiz, Go!azen telesailaren bi emanaldi egongo dira: bata, asteazkenean, hilaren 24an; bestea, ostiralean, hilaren 26an; bi saioak 18:30etan. Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldiko lehen atala aurkeztuko da, eta, iaz bezala, emanaldiaren aurretik zuzeneko funtzio bat egingo dute protagonistek.
Era berean, Belodromoak Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE Fundazioarekin batera antolatutako Kontzertua & Proiekzioa hartuko du, irailaren 20an (larunbata), 18:00etan. Ikuskizunak soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horiek inspiratu zituzten filmen eszenen muntaketa batzen ditu.
Nola EITB Galarako hala Kontzertua & Proiekzioa ikuskizunerako sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.