Fronte Polisarioak errefusatu egin du NBEren ebazpena, eta "autodeterminazio eskubidea" aldarrikatu du baldintza "negoziaezin" gisa
Erakunde sahararrak salatu du "Marokoren okupazioa legitimatzen" duela autonomia proposamenak.
Fronte Polisarioak uko egin dio "autodeterminazio eskubidea" bermatzen ez duen Mendabaldeko Saharako negoziazioetan parte hartzeari.
Erakunde saharrak adierazi duenez, "Marokoren okupazioa legitimatzen du" NBEko Segurtasun Kontseiluak onartutako ebazpenak. Izan ere, testuak Mendebaldeko Saharako autonomia onartzen du, baina Marokoren subiranotasunaren mende.
"Fronte Polisarioak zalatzen du gatazka larriagotu baino ez dutela egingo Zuzenbide Estatua, justizia eta bakea epe laburrean interes politikoengatik sakrifikatzea helburu duten alde bakarreko ikuspegiek", adierazi du mugimendu independentista sahararrak.
Proposamenak babesten ditu "aurretiazko baldintzarik gabeko" negoziazioak, betiere Marokoko autonomia proposamena oinarri hartuta. Berau onartu da aldeko 11 botorekin, 3 abstentziorekin eta kontrako botorik gabe; Aljeriak, ordea, ez du bozketan parte hartu.
Polisarioak azaldu duenez, ebazpenak "aurrekaririk gabeko desbideratze arriskutsua" bilatzen du; izan ere, lehen zirriborroak ez du "autodeterminazio eskubidearen" aipamenik egiten. Erakundearen arabera, "gatazka bere alde behin betiko amaitzeko" Morokoren saiakera da proposamena.
Hala ere, Fronte Polisarioak adierazi du prest dagoela Marokorekin "bake prozesuan inplikatzeko eta zuzeneko negoziazioak" hasteko. Aldiz, "negoziaezintzat" jo du autodeterminazio erreferendum bat egitea.