Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
EPAIKETA
Garder
Supprimer de ma liste

Emaztea eta bi alaba adingabeak bortxatzea egotzita, gizon baten aurkako epaiketa hasiko da asteazken honetan Araban

Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, gizonak tratu txarrak ematen zizkion emakumeari eta behin baino gehiagotan bortxatu zituen bikotekidea eta bi neskatoak.

Arabako Auzitegiak Gasteizko gizon bat epaituko du asteazken honetan, bere emaztea zena eta bien alaba adingabeak behin baino gehiagotan bortxatzea leporatuta. Fiskaltzak 45 urteko espetxe-zigorra eskatu du delitu horrengatik.

Gizonak eta emakumeak harremana izan zuten 2005etik aurrera, eta bi alaba izan zituzten, oraindik adingabeak. Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, gizonak tratu txarrak ematen zizkion emakumeari, eta behin baino gehiagotan bortxatu zituen bikotekidea eta bi neskak.

Horregatik, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute, 12 urtekoa, emazteari etengabe sexu-erasoa egiteagatik; 30 urtekoa, 16 urtetik beherakoei sexu-erasoa egiteagatik (15 urte neskato bakoitzeko); eta ohiko tratu txarren beste delitu bat, 3 urtekoa.

Defentsak argudiatu duenez, gizonaren aurkako salaketa dibortzioa eskatu ondoren iritsi zen.

Epaiketa maiatzaren 9an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen, auzipetua eta ustezko hiru biktimak baloratu zituen perituaren lan-bajagatik.

Gainera, defentsak eskatu du gizonak epaiketaren azken txandan deklaratzea, eta auzitegiak onartu egin du.

 

Ça pourrait t'intéresser

PAMPLONA, 04/06/2026.- El pleno del Parlamento de Navarra, con la asistencia de la consejera de Justicia e Interior, Inmaculada Jurío, y el Jefe de la Policía Foral de Navarra, Iván Ortueta, entre otros, ha homenajeado con un minuto de silencio al inicio de su sesión semanal a los cinco agentes de la Policía foral fallecidos ayer en accidente de tráfico en Gipuzkoa y ha mostrado su "reconocimiento, respeto y gratitud" a los fallecidos por su "compromiso y vocación de servicio". EFE/ Villar López
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Minute de silence émouvante au Parlement de Navarre à la mémoire des cinq policiers forains décédés

Au début de la séance d'aujourd'hui, le président de la Chambre, Unai Hualde, a donné lecture de la déclaration institutionnelle adoptée tôt le matin au Conseil des porte-parole, texte qui montre la "douleur et la consternation" causées par l'événement. La Chambre s'est jointe aux manifestations institutionnelles organisées par le gouvernement de Navarre et la police foraine pour saluer les cinq policiers forains décédés.

Load more