Arabako Auzitegiak gizon bat epaituko du asteazken honetan, emaztea eta bien alaba adingabeak behin baino gehiagotan bortxatzea leporatuta
Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, gizonak tratu txarrak ematen zizkion emakumeari eta behin baino gehiagotan bortxatu zituen bikotekidea eta bi neskatoak.
Arabako Auzitegiak Gasteizko gizon bat epaituko du asteazken honetan, emaztea zena eta bien alaba adingabeak behin baino gehiagotan bortxatzea leporatuta. Fiskaltzak 45 urteko espetxe-zigorra eskatu du delitu horrengatik.
Senar-emazte ohiek 2005ean hasi zuten harremana, eta bi alaba izan zituzten, oraindik adingabeak direnak. Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, gizonak tratu txarrak ematen zizkion emakumeari, eta behin baino gehiagotan bortxatu zituen bikotekidea eta bi neskak.
Horregatik, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute: 12 urte, emazteari etengabe sexu-erasoak egiteagatik; 30 urte, 16 urtetik beherakoei sexu-erasoak egiteagatik (15 urte, neskato bakoitzari egindakoagatik); eta 3 urte, ohiko tratu txarren delituagatik.
Defentsak argudiatu duenez, gizonaren aurkako salaketa dibortzioa eskatu ondoren iritsi zen.
Epaiketa maiatzaren 9an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen, auzipetua eta ustezko hiru biktimak baloratu zituen peritua baja hartuta zegoelako.
Gainera, defentsak eskatu du gizonak epaiketaren azken txandan deklaratzea, eta auzitegiak onartu egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.
Hasi dira sanferminak, giro ezin beroagoan
Clint Jean Louis Fernandez eta Araceli Sergio Aguilera Tafallako Larrialdi Zerbitzuko zuzendariordeak eta ZIU mugikorreko erizainak jaurti dute txupina eta piztu dute jendez lepo zegoen plaza.