Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
BIZKAIA
Garder
Supprimer de ma liste

Gizon bat bigarren aldiz atxilotu dute astebetean Getxon, zazpi ibilgailu erre dituelakoan

Beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute. Poltsiko batean hiru metxerorekin harrapatu zuten.

Getxon kiskalitako edukiontzi bat. Argazkia: Getxoko Udala

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du igande goizaldean bi ibilgailu eta edukiontzi bat erre dituelakoan. Halaber, udalerriko bide publikoan kalteak eragitea egotzi diote. Pertsona bera antzeko gertakariengatik atxilotu duten bigarren aldia da. Udalak jakitera eman duenez, abuztuan zazpi ibilgailu eta hainbat edukiontzi erretzea leporatu diote.

Gertaera berrienak abuztuaren 24ko goizaldean jazo ziren, Arene kalean. Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen 00:20 aldera, sutan zegoen ibilgailu baten berri emateko asmoz. Bertaratutako udaltzainek sua bizkortzen zuten hainbat pilula topatu zituzten inguruan.

Ordu batzuk geroago, egun bereko 04:30ean, beste abisu bat jaso zuten, Sarrikobaso kalean sutan zegoen beste ibilgailu baten berri eman ziena. Kasu horretan, Udaltzaingoari deitu zion pertsonak suteen ustezko egilearen jantzien deskribapena eman zuen.

Egun berean, 05:45ean, Neguri etorbidean, beste pertsona batek jakinarazi zuen edukiontzi bat sutan zegoela, eta, berriz ere, suhiltzaileek itzali ahal izan zutela. Udaltzainek ustezko egilea topatu eta identifikatu zuten inguruan, praketako poltsiko batean hiru metxerorekin.

Atxilotuari zazpi ibilgailu eta hainbat edukiontzi erretzea egotzi diote, guztiak abuztuan. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.

Ça pourrait t'intéresser

PAMPLONA, 04/06/2026.- El pleno del Parlamento de Navarra, con la asistencia de la consejera de Justicia e Interior, Inmaculada Jurío, y el Jefe de la Policía Foral de Navarra, Iván Ortueta, entre otros, ha homenajeado con un minuto de silencio al inicio de su sesión semanal a los cinco agentes de la Policía foral fallecidos ayer en accidente de tráfico en Gipuzkoa y ha mostrado su "reconocimiento, respeto y gratitud" a los fallecidos por su "compromiso y vocación de servicio". EFE/ Villar López
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Minute de silence émouvante au Parlement de Navarre à la mémoire des cinq policiers forains décédés

Au début de la séance d'aujourd'hui, le président de la Chambre, Unai Hualde, a donné lecture de la déclaration institutionnelle adoptée tôt le matin au Conseil des porte-parole, texte qui montre la "douleur et la consternation" causées par l'événement. La Chambre s'est jointe aux manifestations institutionnelles organisées par le gouvernement de Navarre et la police foraine pour saluer les cinq policiers forains décédés.

Load more