Arduraz eta ezkortasunez begiratzen dio klima aldaketari euskal gizarteak
Negazionismoak ia ez du lekurik; EAEko herritarren % 1,6k bakarrik ukatzen du klima aldatzen ari dela. Aitzitik, nolabaiteko ezkortasun-giroa ere somatzen da gai honen inguruan eta herritarren % 21ek uste du ez dagoela konponbiderik.
Argazkia: EITB
Tenperaturen igoerari buruzko EITB Data txostenaren datuek erakusten duten errealitatea gizartearen pertzepzioan ere islatzen da: lau herritarretatik hiru kezkatuta daude klima-aldaketarekin.
Gainera, gehiengo handi batek, % 95ek, uste du giza jarduerak eragin duela, nolabait, egoera hori. Negazionismoa, aldiz, oso txikia da.
KLIMA-ALDAKETAREN ARRAZOIAK
EZKORTASUNA
Hala ere, egoera horri buelta emateko aukerei dagokienez, ezkortasun-sentsazioa nagusitu da gizartean. Gehiengoaren aburuz, oraindik gelditzeko eta ondorioak arintzeko aukera egon daiteke, baina % 21en ustez ez du konponbiderik eta ezin da ezer egin.
ONDORIO NAGUSIAK
EAEko herritarrentzat bero-boladak, itsas mailaren igoera eta uholdeak dira klima-aldaketak gurean izango dituen ondorio gertagarrienak.
Ça pourrait t'intéresser
Le covid permanent d'un gardien a été déclaré maladie professionnelle après avoir été infecté dans un hôpital