Arduraz eta ezkortasunez begiratzen dio klima aldaketari euskal gizarteak
Negazionismoak ia ez du lekurik: EAEko herritarren % 1,6k soilik ukatzen dute klima aldatzen ari dela. Aitzitik, nolabaiteko ezkortasun-giroa ere somatzen da gai hori dela eta; herritarren % 21ek uste dute ez dagoela konponbiderik.
Argazkia: EITB
Tenperaturen igoerari buruzko EITB Data txostenaren datuek erakusten duten errealitatea gizartearen pertzepzioan ere islatzen da: lau herritarretatik hiru kezkatuta daude klima-aldaketarekin.
Gainera, gehiengo handi batek (% 95) uste du giza jarduerak eragin duela, nolabait, egoera hori. Negazionismoa, aldiz, oso txikia da.
KLIMA-ALDAKETAREN ARRAZOIAK
EZKORTASUNA
Hala ere, egoerari buelta emateko aukerei dagokienez, ezkortasun-sentsazioa nagusitu da gizartean. Gehien-gehienen aburuz, oraindik gelditzeko eta ondorioak arintzeko aukera egon daiteke, baina % 21en ustez ez du konponbiderik, eta ezin da ezer egin.
ONDORIO NAGUSIAK
EAEko herritarren ustez, bero-boladak, itsas mailaren igoera eta uholdeak dira klima-aldaketak gurean izango dituen ondorio gertagarrienak.