Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santua Kanarietan, medikuen greba eta 2026ko Munduko Futbol Txapelketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Leon XIV.a aita Santua Bartzelonan. Argazkia: Europa Press
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Leon XIV.a aita santua, Kanarietan: Madrilen eta Bartzelonan geldialdia egin ondotik, Leon XIV.a aita santua Kanarietara iritsiko da. Gaur-biharretan Kanaria Handian eta Tenerifen geldialdia egingo du eta migratzaileen errealitatea bertatik bertara ezagutuko du.
- Medikuen greba: Greba batzordea osatzen duten sindikatuek uste dute egoera onbideratzeko ezinbestekoa dela negoziaziorako beste solaskide bat izendatzea Espainiako Gobernuak. Halaber, autonomia erkidegoek Osasun Ministerioari leporatu diote Estatutu Markoari buruzko akordiorik lortu ez izana.
- 2026ko Munduko Futbol Txapelketa: Estatu Batuetako, Mexikoko eta Kanadako 2026ko Munduko Futbol Txapelketa hastear da. Irekiera ekitaldia Euskal Herrian 19:30ak direnean egingo da eta lehen partida 21:00etan jokatuko dute, Azteca estadioan, Mexikok eta Hego Afrikak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian