"Greba mugagabearen danborrak ate joka daude", ohartarazi dute medikuek
Medikuen Mugimendu Bateratuak (MUD) salatu du medikuek lan gainkarga pairatzen dutela: “Denbora agortzen ari da".
Medikuen protesta, Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: EFE
"Denbora agortzen ari da". Hala ohartarazi du Medikuen Mugimendu Bateratuak. Azken orduetan adierazi duenez, "greba mugagabearen danborrak ate joka daude".
Sindikatuaren arabera, gainera, auzia ez da soldatetara mugatzen. "Ez da soldataren gaineko eztabaida bat; arazoa askoz sakonagoa da, Euskal Herriko osasun publikoaren biziraupena baitago jokoan".
Javier Fernandezek, Elena del Valek eta Sara Lizeagak, MUD osatzen duten plataformen eta Euskadiko beste mediku talde batzuen izenean, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua kritikatu zuten atzo. Haien ustez, sailburuak herritarrei "nahita lausotutako eta okerreko mezua" helarazi die. Era berean, giroa "oso berotuta" dagoela eta "denbora agortzen ari dela" nabarmendu zuten.
"Amaierarik gabeko lanaldiak"
Mediku elkartearen arabera, Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriek ez dute konpontzen sektoreak urtebete baino gehiago arrastaka daraman egiturazko arazoa. Haien esanetan, sistema publikoaren bideragarritasuna ez da medikuentzako hobekuntzetara bideratutako 70 milioi euroko inbertsio bereziaren bidez konponduko; aitzitik, urteetako plangintza faltaren, gainezka dauden agenden eta "amaierarik gabeko lanaldien" ondorioak dira gaur egungo egoeraren oinarria.
Lan gainkarga ere salatu dute. Azaldu dutenez, mediku askok astean 60 eta 70 ordu artean egiten dituzte lan, eta urtean aparteko mila ordu baino gehiago pilatzen dituzte. Horrez gain, lehen arretan nahiz ospitaleetan goiz bakar batean 40 eta 50 paziente artean artatu behar izaten dituzte. Horrek, haien iritziz, ezinezko egiten du "arreta duina eta kalitatezkoa" eskaintzea.
"Hori da gure kezka nagusia, benetan garrantzitsua dena ahazten ari direlako: pazienteei ematen zaien arretaren kalitatea eta haien segurtasun klinikoa", adierazi dute.
Beste behin ere, azpimarratu dute auzia ez dela soldata: "Ez da soldataren gaineko eztabaida bat; Euskal Herriko osasun publikoaren etorkizuna dago jokoan".
Greba batzordearen kritikak
Bien bitartean, Madrilen, medikuen greba batzordeak Monica Garcia Espainiako Osasun ministroa kritikatu du. Haren esanetan, ministroak uko egin dio Estatutu Markoaren inguruko gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeari, eta iritzi publikoa "nahasten" saiatzen ari da, "joera jakineko eta zehaztasunik gabeko" komunikatuen bidez.
Komunikatu baten bidez, greba batzordeak gezurtatu egin ditu Osasun Ministerioak Estatutu Markoaren negoziazioari buruz zabaldutako hainbat baieztapen.
Batzordearen arabera, ez da egia Estatutu Markoaren lege aurreproiektuak medikuen aldarrikapen guztiak jasotzen dituela, juridikoki bideraezinak direnak edo autonomia erkidegoen eskumenekoak direnak salbu, ministerioak adierazi duen bezala. Haien ustez, oraindik ere ez dira jaso gatazkaren muinean dauden eskaera nagusiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.