Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
KULTURKLIK
Favorite
Remove from my list

Urteko lehen seihilekoan 11.000 ekitaldi kultural inguru egon dira Euskadin, iaz baino gehiago

Bizkaiak izan zuen jarduera kultural handiena (%45,5), ondoren Gipuzkoak (%38,9) eta azkenik Arabak (%15,6).
(Foto de ARCHIVO)

Cientos de personas durante el comienzo de la Semana Grande de Bilbao 2025, en el centro de la ciudad, a 16 de agosto de 2025, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). La Bilboko Aste Nagusia es la principal fiesta de Bilbao, que se celebra anualmente durante nueve días a partir del sábado siguiente al 15 de agosto. El inicio de las fiesta lo marca la lectura del pregón y el lanzamiento del txupín (cohete) por parte de la txupinera. Instantes después aparece en el balcón la gran Marijaia, personaje ficticio cuyo nombre significa señora de las fiestas, que presidirá las fiestas de la ciudad hasta que la quemen el último día.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

16 AGOSTO 2025;BILBOKO ASTE NAGUSIA;BILBO;FIESTA;ASTE NAGUSIA;SEMANA GRANDE;EUSKADI;FIESTA;

16/8/2025
Kontzertua Bilboko Aste Nagusian. Argazkia: Europa Press.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11.306 ekitaldi kultural egin dira 2025eko lehen sei hilekoan, iazko epe berarekin alderatuta %7,45 gehiago. Hau da, egunean 60 kultur jarduera baino gehiago izan dira batez beste, Kulturklik atariaren arabera.

Bost arlo nagusitan (kontzertuak, antzerkia, dantza, bertsolaritza eta erakusketak) hazkundea izan da, eta euskarazko programazioaren %38ko presentzia mantendu da. Gainera, ekitaldien %38 doakoak izan dira, eta datu horrek erakusten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Andoni Iturberen ustez, kultura irisgarria dela gizartearen unibertso zabal batentzat.

Lurraldeka, Bizkaiak jarduera kulturalaren %45,5 biltzen du, ondoren Gipuzkoak (%38,9) eta azkenik Arabak (%15,6).

Ekitaldi moten artean, kontzertuak izan dira ohikoenak: guztizkoaren %25. Guztira 2.831 kontzertu antolatu dira (iaz baino %3,4 gehiago). Nabarmentzekoa da egungo musiken pisua (%83), aurreko urtearekin alderatuta egonkor mantendu dena. Gainera, kontzertuen %40 doakoak izan ziren eta %14 aire zabalean egin ziren.

Antzerkiak 2.217 emanaldirekin jarduera osoaren %19,6 bete du (%2,6 gehiago iazko aldi berarekiko). Horietatik %35,5 haur eta familiei zuzenduak izan ziren, eta %31 doakoak.

Dantzaren presentzia nabarmentzekoa da, izan ere, 491 emanaldi izan dira aurten, iaz baino %1,9 gehiago. Emanaldien ia %60 dantza garaikidekoak izan ziren, eta %30 dantza tradizionalekoak. Doakotasuna nabarmena izan da: ekitaldien %59 inguru doakoak izan dira, eta %40 aire zabalean.

Bertsolaritzari dagokionez, 531 ekitaldi egin dira (%4,7). Ia guztiak doakoak izan dira, espazio irekietan, euskaraz, eta tokiko parte-hartze handiarekin.

Azkenik, lehen seihilekoan 725 erakusketa inauguratu ziren, iaz baino %2 gehiago. Genero nagusia arte garaikidea izan da (%70,5), eta ondoren historia, etnografia eta arte ederren erakusketak.

Albiste gehiago kultura

GRAFCAV1063. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 28/07/2025.- El director del Festival de Jazz de San Sebastián, Miguel Martín, hace balance este lunes de la 60 edición, clausurada este domingo, tras un certamen con más días de lo habitual, por la que han pasado destacados músicos del género y de otras músicas. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Le Festival de jazz de Saint-Sébastien termine sa 60e édition avec "grand succès" et "en pleine forme"

Ce fut la dernière édition de Miguel Martin, en tant que réalisateur, mais il continuera à travailler "au service" du festival de Saint-Sébastien. Martin a souligné que les gradins ont été remplis de 17 concerts payants et presque remplis dans le reste. Les 52 concerts gratuits ont réuni 158 700 personnes, tandis que les concerts payants ont atteint 20 480.

Load more