Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Urriak 23 – azaroak 1
Favorite
Remove from my list

“Los domingos”ek Santurtzine jaialdia irekiko du, ostegunean

Alauda Ruiz de Azua Ezkerraldeko herriko jaialdian ikusi ahalko da zinemetara iristeko bezperan. EITBk Euskal Pantailak saila babestuko du, euskal zortzi film lehian jarriko dituena.
"Los domingos" filma
"Los domingos" urriaren 23an aurrestreinatuko dute

Santurzine Santurtziko zinema jaialdiak 13. edizioa biziko du urriaren 23tik azaroaren 1era. Hogeita hamar film labur baino gehiago lehiatuko diren edizio honetan, Estatu mailako sailean zein Euskal Pantailak atalean, eta Los domingos (urriak 23) eta La misteriosa mirada del flamenco (urriak 30) aurrestreinatuko dituzte.

Estatu mailako sailean, hamar film labur izango dira, Aurten ere, EITBk Euskal Pantailak izeneko saila babestuko du, eta bertan Euskal Herriko zortzi film labur lehiatuko dira: 29 de febrero (Diego Fandos), A-maniki (Elixabet Nuñez), Las amigas (Emilio Encabo Lucini), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastián), Planetagatik (Eneko Muruzabal), Pottoki Pot (Iker Aguirre) eta Tragedium (Gastón Haag).

Ane Pikaza eta Jessica Alonso aktoreak eta Nerea Alberdi konpositoreak sarituko dute euskal film laburrik onena.  

Berritasunen artean, hilaren 25ean, Urko Olazabal aktoreak elkarrizketa eta masterclass bat eskainiko ditu Oriol Jauregian, eta hilaren 26an bigarren eskuko zinemaren (DVD, BluRay eta VHS) azoka egingo dute Parke Nagusian.

Azaroaren 1ean, Serantes Kultur Aretoak amaiera gala eta sari banaketa hartuko ditu, eta omenaldia eta Serantes saria eskainiko dizkiote Javier Gurruchaga musikari eta aktoreari. 

Albiste gehiago zinema

Yune Nogueiras "Gaua" filmean
18:00 - 20:00
Live
De  min.

Bande-annonce du film "Gaua"

Le troisième fim long de Paul Urkijo a été lancé la semaine dernière au festival de cinéma de Sitges. Le 31 octobre, le film, avec la participation d'EITB, ouvrira la 36e Semaine du Cinéma Fantastique et de la Terreur, qui sortira dans les cinémas le 14 novembre.   Le film est mis en vedette par Yune Nogueiras et est accompagné par Elena Irureta, Ane Gabarain et Iñake Irastorza. En pleine chasse aux sorcières, Kattalin fuit son mari une nuit. Perdue dans la forêt sombre, elle découvre qu'elle a quelque chose derrière elle, et elle rencontre trois femmes en chemin.

Load more