Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren idatzi eta objektuak bildu ditu Bilbon
Idazlearen heriotzaren 50. urteurrenean, Arestik literatura aldizkarietan egin zituen lehen argitalpenak eta objektu ikonikoak jarri dituzte erakusgai Bizkaiko Foru Liburutegian, haren betaurreko ikonikoak esate baterako.
Euskaltzaindiak Gabriel Arestiri buruzko erakusketa antolatu du, bere idazlan eta hainbat objektu bereizgarri hautatuta, idazle eta euskaltzainaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta.
Bizkaiko Foru Liburutegiko erakusketak bere poemen testuak biltzen ditu, literatur aldizkarietan argitaratu zituen lehen lanak barne, baita antzezlan batzuek eskuizkribuak eta euskarazko itzulpenenak ere, hala nola "On Kixote Mantxakoa"ren lehen kapituluak.
Erakusketak Arestiren familiak utzitako objektuak ere baditu, ugari hala nola bere idazmakina eta bere betaurreko bereizgarriak. Azaroaren 7ra arte egongo da bisitagai.