Société
2025/05/27 - 23:32
Balea hezurrekin duela 20.000 urte egindako tresnak aurkitu dituzte Lekeition
Lekeitioko Santa Katalina kobazuloan egindako aurkikuntza bati esker, inoz topatu diren balea hezur zaharrenekin egindako tresnak identifikatu dituzte. Tresnak eta armak duela 20.000 urteko balea hezurrekin eginak dira.
2025/05/27 - 19:32
Kate handiek gero eta apustu handiagoa egiten dute auzo supermerkatuen alde
Adituek joera aldaketa bat ikusten dute kontsumoan: kate handiak atzean uzten ari dira hipermerkatuen eredua, auzoko supermerkatuen mesedetan, kontsumo ohitura berrietara egokitzeko.
2025/05/27 - 17:13
Langile bat hil da Amurrion, Tubos Reunidos enpresan lanean ari zela altutik erorita
Zerbitzu medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. 12:40an inguru gertatu da ezbeharra. Lantegiko enpresa-batzordeak 24 orduz lantegiaren jarduera etetea eskatu du. Horrekin batera, batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, 09:00etan, lantegiaren sarreran.
2025/05/27 - 15:57
Otazu upategiak ardi latxen artilearen aldeko apustua egin du, bere mahastiak suspertzeko
Otazu upategiak, Artilezko Nomadak kooperatibarekin lankidetzan, proiektu aitzindari bati ekin dio Nafarroan. Ardi latxen artilez egindako oihalak jarri ditu bere mahastietan, lurzoruaren hezetasuna mantentzeko, tenperatura erregulatzeko eta belar txarrak gutxiago ager daitezen.
2025/05/27 - 15:07
Gizon batek bikotekidea hil du Caceresen
08:30ak aldera, Guardia Zibila bertaratu da, eta 38 urteko emakume bat aurkitu du hilda, arma zuriz egindako zauriekin, eta haren bikotekidea, 39 urtekoa, zaurituta.
2025/05/27 - 14:47
Bizkaibusek eskaripeko zerbitzua ezarriko du landa-eremuetan 2026tik aurrera
Neurria uda honetan abian jarriko da, Busturialdean proba pilotua eginda. Erabiltzaileek aplikazio baten bidez eskatu ahal izango dute zerbitzua, euren beharretara egokitutako eskaerekin eta etxetik gertuko geralekuekin.
2025/05/27 - 14:00
Eusko Jaurlaritzak 2025-2027 aldirako Etxebizitza Gida Plana onartu du
Etxebizitza eskaintza handitzeko eta eskatzaileak babesteko tresna berriak bilatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, udalekin akordioak lortuta. Halaber, legegintzaldi honetan alokairurako 7.000 etxebizitza sustatu nahi ditu, arrazoizko prezioan eskuragarri.
2025/05/27 - 11:43
EITBko kiroletako lantaldeak eta 'El Conquistador del Caribe' saioak 'Airean 2025' sari bana jaso dute
EITBren bi saiok jaso dute garaikurra. Alde batetik, kiroletako lantaldeak Athleticek kopa irabazi eta Gabarrako ospakizunari buruz egindako emanaldiagatik. Bestetik, Lur Errekondok eta Patxi Alonsok ETB2n gidatzen duten 'El Conquistador del Caribe' realityak telebista saio onenaren saria jaso du.
2025/05/27 - 11:39
Gaur gauean jarriko dute behin-behineko pasabidea GI-636an, Gaintxurizketan, oinezkoen segurtasuna hobetzeko
Errepidea 22:00etatik 06:00ak arte egongo da erabat itxita. Jarduketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren behin-behineko plan baten parte da, behin betiko proiektua amaitzen ari den bitartean.
2025/05/27 - 10:12
50 urteko mendizale iruindar bat hil da Huescako Pirinioetan
Culfredas mendian topatu dute hilda erreskate taldeko kideek. Lehen ikerketen arabera, erorikoa izan zuen eta 300 metrotik behera amildu zen.
2025/05/26 - 22:04
Sexu-erasoa eta legez kontra atxikitzea egotzita Bilbon atxilotutako sei gizonak, behin-behineko askatasunean
Epaileak kautelazko neurri batzuk ezarri dizkie, besteak beste, urruntzeko agindua, Espainiako Estatutik ateratzeko debekua, eta aldian-aldian epaitegietara agertu beharko dira.
2025/05/26 - 21:55
Txokolatearen prezioa % 30 baino gehiago garestitu da azken bi urteetan
Txokolateak olioaren lekukoa hartu du, eta azken urtean gehien garestitu den produktua da. Kakaoaren mundu mailako ekoizpenaren beherakadak eragin du igoera hori.
2025/05/26 - 19:34
Maitane Alonso 24 urteko medikuak prostatako minbiziari buruzko ikerketa lana aurkeztu du AEBn
Maitane Alonsok Gurutzetako Ospitaleko pazienteen prostatako minbizi metastasikoaren mutazio germinalak ikertu ditu. Ikerketa Estatu Batuetara eraman du, San Frantziskora, munduko onkologia genitourinarioari buruzko kongresu ospetsuenera.
2025/05/26 - 18:45
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du Gipuzkoako aterpetxeetako langileen euskara eskakizuna baztertzailea zela
Halere, Gipuzkoako Aldundiak eta LAB sindikatuak jarritako helegiteen zati bat onartu egin du Auzitegi Nagusiak, eta lehiaketa fasearen emaitza kontuan hartuko da plazak betetzeko.
2025/05/26 - 16:09
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du plataforma logistiko korporatiboa eraikitzeko proiektua
Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu du "ziurtasun baino zalantza gehiago" sortzen zituela Iurretan aurreikusita zegoen proiektuak. Horren ordez, biltegi fisikoen beharrak kudeatuko dituen plataforma birtuala abiaraztearen alde egin du.
2025/05/26 - 15:53
16 urtetik beherakoek 100 euroko laguntza izango dute betaurrekoak eta lentillak erosteko
Prestazio hori jaso ahal izango da adingabeen ikusmen-premiak eta haien familien edo bizi diren autonomia-erkidegoaren errenta kontuan hartu gabe.
2025/05/26 - 15:35
Metro Bilbaok berriz ireki ditu San Mameseko metro-geltokirako sarbideak
Eguerdian itxi behar izan dituzte, eskailera mekaniko batean izandako matxura elektriko batek eragindako keagatik.
2025/05/26 - 14:56
Getxoko liburutegietan lupa adimendunak erabiltzen hasi dira, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat
Euskal enpresa batek sakelako lupa adimenduna sortu du. Bi segundoan testuak audio bihurtzen ditu, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei irakurtzen laguntzeko, errazago egin dezaten. Lupa erabiltzen lehenak, Getxoko liburutegiak.
2025/05/26 - 14:45
Euskaraldiak "mugimendu izugarria" sortu du, kalean "nahi baino txapa gutxiago" ikusi arren
Inoizko parte-hartze handiena izan du laugarren edizioak: 135.000 herritarrek eman dute izena, 450 herrik hartu dute parte eta 7.500 erakunde baino gehiago batu dira ariketara. Arnas luzeko ekimena dela jakinda, datuok erakusten dute beste pauso bat eman duela ekimenak, antolatzaileen arabera.
2025/05/26 - 14:25
Kontseiluak ''baikortasunez baina zuhurtziaz'' hartu du euskararen ofizialtasunaren gaineko eztabaida Bruselan
Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute astearte honetan, Bruselan. Euskalgintzaren Kontseiluak uste du, onartuz gero, "euskararen ofizialtasunaren aldarriari bultzada berria emango" liokeela.