OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du plataforma logistiko korporatiboa eraikitzeko proiektua

Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu du "ziurtasun baino zalantza gehiago" sortzen zituela Iurretan aurreikusita zegoen proiektuak. Horren ordez, biltegi fisikoen beharrak kudeatuko dituen plataforma birtuala abiaraztearen alde egin du.
Alberto Martinez Osasun sailburua, Eusko Legebiltzarreko Osasun batzorde batean
Alberto Martinez Osasun sailburua, Legebiltzarreko Osasun batzorde batean. Artxiboko argazkia: EFE

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehen honetan iragarri du "behin betiko" geldituko dela Osakidetzaren "plataforma logistiko korporatiboa" eraikitzeko proiektua, "ziurtasun baino zalantza gehiago" sortzen zituela iritzita.

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin duen agerraldian azaldu duenez, plataforma logistiko bat eraiki aurretik badago erosketa prozesuak hobetzeko tartea. Osakidetzak Iurretan eraiki asmo zuen biltegiak 130 milioi euroko aurrekontua zuen (30 milioi, eraikitzeko, eta 100 milioi, zortzi urtean kudeatzeko).

Proiektuak desadostasun ugari sortu dituela onartu du Martinezek. Horren ordez, biltegi eredu berria lantzeko konpromisoa hartu du, biltegi fisikoen beharrak kudeatuko dituen plataforma birtuala.

Gaur egun, Euskal Osasun Zerbitzuak 2.000 hornitzaile inguru ditu, eta Osakidetzako zentroen artean banatzen dituzte beren materialak. Material sanitarioaren erosketaren % 35,7 eta material ez-sanitarioaren % 17,1 zentralizatuta dago; gainerakoa erakunde sanitario integratuek erosten dute, 24 biltegiren bidez. Erosketa horien zenbatekoa 500 milioi eurokoa da, urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X