Gizon batek bikotekidea hil du Caceresen
Gizonezko batek bikotekidea hil du astearte honetan Caceresko Aldeanueva del Camino herrian. Guardia Zibilak hilketa genero indarkeria kasua dela adierazi du.
Guardia Zibilaren arabera, emakumea ez zegoen Genero Indarkeria Kasuen Jarraipen Integralerako Sisteman (VioGen Sistema).
Astearte honetan, 08:30ak aldera, Guardia Zibila, larrialdi-zerbitzuek gertatutakoaren berri eman ondoren, gertakaria izan den lekura bertaratu da. Guardia zibilek 38 urteko emakume bat aurkitu dute, hilda, arma zuriz egindako zauriekin, eta haren bikotekidea, 39 urtekoa, zaurituta.
Bikotekideak ziren eta 14 urteko semea dute; balkoi batetik erori dira, eta arma zuriz egindako zauriak zituzten; ondorioz, zauritutako gizona, 39 urtekoa, Plasenciako Ospitalera eraman dute.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.