Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
EMAKUNDE
Garder
Supprimer de ma liste

Hizkuntza inklusiboaren erabilerak murriztu egiten du munduaren begirada maskulinoa, ikerketa baten arabera

Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikerlariek osatutako taldeak “erresistentzia” ugari hauteman dituzte eta baliogabe utzi, hizkuntza inklusiboaren erabilera baztertzen erabiltzen diren “aitzakiak”.

Marta de Pedis Miren Elgarresta (Emakunde) Laura Vela Plo

Hizkuntza inklusiboaren erabilerari buruz egindako ikerketa baten aurkezpena, gaur, Gasteizen. Argazkia: Irekia

Hizkuntza inklusiboaren erabilerak jokabidean nola eragiten duen aztertu du Emakunderen beka jaso duen ikerketa batek, eta, besteak beste, ondorioztatu dute murriztu egiten duela munduaren begirada soilik maskulinoa.

Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikerlariek egindako "Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: Hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa" ikerketa aurkeztu du gaur Emakundek, Gasteizen.

Arlo horretan euskaraz zein gaztelaniaz dauden hutsune enpiriko eta teorikoa bete nahi izan dute ikertzaileek; izan ere, gai horren inguruan egindako ikerketa gehienak ingelesean edo alemanean oinarritu baitira.

Halaber, euskarari dagokionez helburu zehatz bat jarri dute mahai gainean. Euskara genero gramatikalik gabeko hizkuntza denez, "hizkuntzaren erabilera sexistarik sortzen ez duela uste da, eta hori ez da guztiz egia", adierazi dute egileek.

Lanak hiru ikasketa esperimental biltzen ditu, horietako bi gaztelaniaz, EHUko ikasleekin eta biztanleria orokorrarekin egin dena, eta bestea euskaraz, euskal unibertsitateko ikasleekin bakarrik. Lehenengo bien emaitzen artean ondoriozta daitekeenez, hizkuntza inklusiboaren erabilerak murriztu egiten du munduaren begirada soilik maskulinoa; aitzitik, maskulino generikoa erabiltzean, areagotu.

Hala ere, erresistentzia ugari hauteman dituzte bi taldeetan, hala nola hizkuntza inklusiboa ez dela erraza erabiltzeko, edo badaudela beste arazo batzuk hizkuntza baino larriagoak direnak. Aldi berean, inkestatutako batek ere ez du uste hizkuntza inklusiboko estrategiak erabiltzea alferrikakoa edo barregarria denik.

Euskarazko azterketan, pertsona gehienek egoki jo dute emakumeak esplizituki aipatzen dituen hizkuntza inklusiboko estrategia bat, nahiz eta onartzen duten ez dutela ezagutzen euskara modu inklusiboagoan erabiltzeko estrategiarik.

Ikertzaileek, halaber, hizkuntza inklusiboaren erabilera baztertzeko erabiltzen diren "aitzakiak" baliogabeak direla baieztatzen du, hala nola hizkuntzaren ekonomia, anbiguotasun faltsua edo genero gramatikal eta sozialaren arteko nahasmena.

Ça pourrait t'intéresser

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Les cas de violence sexiste pendant la grossesse peuvent être identifiés grâce à des consultations sanitaires

Pendant la grossesse, les femmes sont étroitement liées au système de santé : elles ont des consultations avec la sage-femme, le gynécologue et l'infirmière. Les adolescentes pourraient être la clé de l'identification des situations de violence de genre. Alors du cours d'été intitulé « Violence et maternité », les expertes ont revendiqué la nécessité d'une réponse coordonnée de la part de la santé et des milieux sociaux.

Load more
Publicité
X