Hizkera inklusiboa erabiltzeak ekidin egiten du munduari maskulinotik begiratzea, ikerketa baten arabera
Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikertzaileek osatutako taldeak “erresistentzia” ugari hauteman eta baliogabe utzi dituzte hizkera inklusiboa ez erabiltzeko zabaldutako “aitzakiak”.
Hizkera inklusiboaren erabilerari buruz egindako ikerketa baten aurkezpena, gaur, Gasteizen. Argazkia: Irekia
Hizkera inklusiboa erabiltzeak jokabidean nola eragiten duen aztertu du Emakunderen beka jaso duen ikerketa batek, eta, besteak beste, ondorioztatu du ekidin egiten duela munduari maskulinotik soilik begiratzea.
Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikertzaileek egindako "Hizkuntza, aldaketa sozialerako tresna: Hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa" ikerketa aurkeztu du gaur Emakundek, Gasteizen.
Arlo horretan euskaraz zein gaztelaniaz dauden hutsune enpiriko eta teorikoak bete nahi izan dituzte ikertzaileek; izan ere, gai horri buruzko ikerketa gehienak ingelesa edo alemana oinarri hartuta egin dira.
Halaber, euskarari dagokionez helburu zehatz bat jarri dute mahai gainean. Euskara genero gramatikalik gabeko hizkuntza denez, "hizkuntzaren erabilera sexistarik sortzen ez duela uste da, eta hori ez da guztiz egia", adierazi dute egileek.
Lanak hiru ikasketa esperimental biltzen ditu —horietako bi, gaztelaniaz—, EHUko ikasleekin eta gainerako herritarrekin egindakoa, eta bestea euskaraz, euskal unibertsitateko ikasleekin soilik. Lehenengo bien emaitzetatik ondoriozta daitekeenez, hizkera inklusiboa erabiltzeak ekidin egiten du munduari maskulinotik soilik begiratzea; aitzitik, maskulino generikoa erabiltzean, areagotu egiten da horretarako joera.
Hala ere, erresistentzia ugari hauteman dituzte bi taldeetan: hizkuntza inklusiboa ez dela erabilerraza, hizkera baino larriagoak diren beste arazo batzuk daudela... Aldi berean, inkestatutako batek ere ez du uste hizkera inklusiboko estrategiak erabiltzea alferrikakoa edo barregarria denik.
Euskarazko ikerketan, pertsona gehienek egoki jo dituzte emakumeak esplizituki aipatzen dituen hizkera inklusiboko estrategiak ibiltzea, nahiz eta onartzen duten ez dutela ezagutzen euskara modu inklusiboagoan erabiltzeko modurik.
Ikertzaileek, halaber, argi utzi dute hizkera inklusiboa erabiltzea baztertzeko zabaldu diren "aitzakiak" baliogabeak direla, hizkuntzaren ekonomia, anbiguotasun faltsua eta genero gramatikal eta soziala nahastea, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.