Arana zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta bizilagunekin partekatuko ditu instalazioak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak iragarri duenez, Ministerioak Udalak proposatutako hainbat hobekuntza-neurri onartu ditu, eta, horri esker, "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da".
Gasteizko Aranako errefuxiatuak hartzeko zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta bizilagunekin partekatuko ditu zenbait instalazio.
Hala jakinarazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak ostiral honetan. Iragarri duenez, Elma Saizek zuzentzen duen Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak onartu egin ditu alkateak irailean Madrilen egindako bileran proposatutako hobekuntza-neurriak.
Etxebarriak "oso garrantzitsutzat" jo du Ministerioak emandako pausoa, eta "elkarrizketaren eta erakundeen arteko lankidetzaren emaitza" izan dela azpimarratu; izan ere, mandatariaren arabera, neurri horiekin "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da".
Hala, Etxebarriak baieztatu duenez, Ministerioak onartu du "zentroa pixkanaka" hedatzen joatea, erabiltzaileak modu mailakatuan sartuz, eta gehienez ere 200 plazara arte, hasieran aurreikusitako 350 plazen aldean. "Horrela, zentroa hobeto egokituko da erabiltzaileek ziur beharko dituzten zerbitzu publiko eta udal-zerbitzuetara, hala nola gizarte-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak edo hezkuntza-zerbitzuak".
Gainera, alkateak ministroarekin egindako bileran eskatu bezala, onartu egin da zentroko zenbait instalazio bizilagunek ere erabili ahal izatea, ez bakarrik kirol-instalazioak (aurreikusita zegoen gisan), baita beste espazio batzuk ere, zeinetan bizilagunek eta zentro horretan bizi diren pertsonekin jarduerak partekatu ahal izango dituzten. Horren, alkatearen arabera, "bizikidetza, topaketa eta errefuxiatuen eta bizilagunen arteko integrazioa erraztu eta hobetuko ditu".
Era berean, ministerioak konpromisoa hartu du zentroari modu batera edo bestera eragiten dioten gai guztiak erakunde eskudunekin koordinatzeko, hau da, Arabako Foru Aldundiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.
Etxebarriak azaldu du, gainera, zentroan familia-nukleoetan (hau da, familietan) bildutako errefuxiatuak hartzeko interesa dagoela; hala jakinarazi zion Saizi, eta alkteak argitu duenez, "ahal den heinean" irizpide hori kontuan hartzeko borondatea berretsi dio Ministerioak.
Etxebarriak eskerrak eman dizkio ministerioari "harkortasunagatik eta konpromisoagatik", baita Gasteizko beharrekin erakutsitako "sentsibilitateagatik" ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun est rappelé à Hondarribia à l'occasion du 50e anniversaire de sa mort
Josu Zabala Erasun a été tué en 1976 par balle par la Garde civile lors d'une manifestation contre l'enlèvement du membre de l'ETA Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur'.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak polizien aurkako seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agentearen eta Ertzaintzaren aurka, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gertatutakoa gaitzetsi dute.
Agirre demande une "réparation publique" à propos du palais Irurak Bat, estimant qu'il ne suffit pas de "progresser"
Selon le maire, pendant des mois, le débat a dépassé la question juridique, avec des accusations très graves contre les personnes lésées et le PNV, raison pour laquelle il a dit clairement qu'il ne suffisait pas de laisser derrière lui ce qui s'est passé.
Le Lehendakari affirme qu'il n'y a pas de criminalité organisée en Euskadi aujourd'hui
Interviewé dans le programme Faktoria d'Euskadi Irratia, le Lehendakari Imanol Pradales a souligné que les meurtres de ces dernières années sont principalement liés à la détérioration des relations personnelles dues à la drogue, à la dépendance ou à la violence de genre. À cet égard, il a souligné qu'il n'existe actuellement aucune forme de criminalité organisée en Euskadi .
Ernai lance la croix franquiste du mont Isuskitza
Ernai a lancé la croix en hommage aux requetés franquistes sur le mont Isuskitza (Alava) en 1940 et l'a filmée et mise en ligne. L'organisation de jeunes a revendiqué que « le fascisme n'a pas sa place dans notre pays » et a appelé à participer à la manifestation du 13 septembre à Saint-Sébastien.
Nora Abete (PSE-EE) présente sa candidature à la mairie de Bilbao
L'actuel adjoint au maire de la mairie de Bilbao et porte-parole du PSE-EE a expliqué que sa candidature est née "de la proximité, de la capacité d'écoute et de la capacité de décision".
Le Conseil Municipal de Gipuzkoa entamera la semaine prochaine la négociation des mesures fiscales de budgétisation
La députée générale de Gipuzkoa, Eider Mendoza, a annoncé son intention d'entamer une série de pourparlers avec les groupes d'opposition pour entamer des négociations sur les budgets du territoire et certaines mesures fiscales.
Le Lehendakari proposera des accords sur l'économie, l'autonomie et le logement lors d'une série de réunions avec les partis et les partenaires sociaux
Les rencontres auront lieu du 8 au 15 septembre dans le but de renforcer le dialogue et de promouvoir des alliances dans un contexte marqué par l'incertitude internationale et le cycle électoral de 2027.
Le gouvernement basque déplace quatre rassemblements liés à Ceuta pour éviter les émeutes
Les mobilisations ont été convoquées par des partis de droite et des associations, et contre elles, des groupes de gauche ont également organisé des mobilisations. Toutes les manifestations ont été organisées au même endroit, et le fait qu'elles se déroulent au même endroit peut provoquer des émeutes et certains ont été déplacés.
Le maire de Gernika défend la nouvelle bibliothèque et les jeunes okupas demandent une alternative "réelle" pour déplacer le gaztetxe
José María Gorroño juge "inacceptable" qu'une occupation puisse "empêcher ou retarder le développement d'un projet public pour l'ensemble de Gernika", tandis que les jeunes okupas refusent de se rendre à Astra parce qu'ils considèrent que cette zone est déjà "saturée".