This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
POLEMIKA
Favorite
Remove from my list

PP eta Espainiako Gobernua aurrez aurre, eskumuturreko telematikoak direla eta

Iaz, tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatzean, akats informatikoak jazo ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.

(Foto de ARCHIVO)

Una persona le coloca a otra una pulsera electrónica de geolocalización telemática durante la presentación del informe sobre la Estrategia Nacional Penitenciaria, en el Centre d'Estudis Jurídics i Formació Especialitzada (Cejfe), a 17 de enero de 2024, en Barcelona, Catalunya (España). La unidad de seguimiento se trata de una medida del Plan Piloto para reducir la adopción de medidas cautelares restrictivas de libertad a través de alternativas de carácter tecnológico.



David Zorrakino / Europa Press

17 ENERO 2024;PENITENCIARIO;ESTRATEGIA;JUSTICIA;CRIMEN

17/1/2024

Pertsona bat, eskumuturreko telematikoa jartzen. Artxiboko argazkia: Europa Press

Tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturreko telematikoetan izandako akatsek polemika handia sortu dute Espainiako politikan azken egunetan. Berdintasun Ministerioak kudeatzen ditu, eta enpresa pribatu esleipendunek operatuak daude.

Fiskal nagusiaren urteko memoriak jasotzen duenez, iaz, eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatzean, akats informatikoak izan ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.

Testuinguru horretan, PPk iragarri du Europako Batzordera eramango duela gaia, eta indarkeria matxistaren biktimak babesik gabe utzi izana leporatu dio Espainiako Gobernuari.

Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak salatu du Berdintasun Ministerioak eskumuturrekoak erosi zituela Aliexpress enpresa txinatarrean, eta Berdintasun ministroaren berehalako dimisioa eskatu du.

Espainiako Gobernuak, ordea, defendatu du akats informatikoak ez zituela arriskuan jarri emakumeak.

Berdintasun Ministerioak iaz urruntze-aginduetarako eskumuturrekoen datuak kudeatzen zituen enpresa aldatu zuenean sortu zen akats hori. Enpresa batetik bestera datuak migratu zirenean, enpresa berriak ez zituen datuak behar bezala jaso, eta epaileek ez zuten aukerarik izan erasotzaileek urruntze-agindua urratu ote zuten jakiteko.

You might like

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The PP again sends a message to jeltzales after the search of Tubos Reunion: "The PNV will have to explain"

Following the search carried out bythe Civil Guard at the headquarters of Tubos Reunidos, the People's Party has once again looked to the PNV to ask it to clarify its position on corruption. The Deputy Secretary of Sectoral Coordination of the PP, Alma Ezcurra, has said that after one of the leading companies in the Basque Country has been punctuated by corruption, the jeltzales must give their opinion and explain to the citizens.

Load more