This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
EITB FOCUS
Favorite
Remove from my list

Nafarroak eserlekuen banaketari eutsiko lioke, baina PSNk ia lau puntu egingo luke behera

EiTB Focus inkestaren arabera, Espainiako bozak orain deituko balira, Nafarroako eserleku banaketa ia ez litzateke aldatuko.

eitb focus Nafarroa boto asmoa

Nafarroak Diputatuen Kongresuko egungo eserlekuen banaketari eutsiko lioke hauteskunde orokorrak orain egingo balira, EITB Focusen azken atalaren arabera.

Gauzak horrela, PSNk lehen indarra izaten jarraituko luke Nafarroan, eta Behe Ganberan dituen bi diputatuei eutsiko lieke. Hala ere, Nafarroako sozialistek botoen ehunekoa jaitsiko lukete: botoen % 27tik % 23,6ra.

Nafarroako bigarren indarra, beste behin, EH Bildu izango litzateke. Koalizioak goranzko joeran jarraitzen du, boto-portzentajea bi puntu handituta (boto-txartelen % 19 lortuko lukete).

Hirugarrenik, PPk puntu bat egingo luke gora boto-asmoan ( % 17,7), eta UPNk ere berdin jarraituko luke, baina, EITB Focusen arabera, alderdi horrek beherakada txiki bat jasango luke: % 15,4tik % 14,7ra.

eitb focus eserlekuak Nafarroa hauteskunde orokorrak

Sumarrek ere ez luke emaitza onik lortuko, botoen % 11 eskuratuko bailuke, 2023an baino bi puntu gutxiago.

Seigarren postuan Vox egongo litzateke, eta emaitza hobetuko luke Nafarroan ere. Madrilen ordezkaririk lortuko ez luketen arren, Nafarroan botoen % 7 lortuko lukete (2023an % 5,8koa izan zen).

Geroa Bai azken postuan geratuko litzateke Nafarroan, baina boto-asmoa zertxobait hobetuko luke ( % 2,9tik % 3,3ra).

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

You might like

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The PP again sends a message to jeltzales after the search of Tubos Reunion: "The PNV will have to explain"

Following the search carried out bythe Civil Guard at the headquarters of Tubos Reunidos, the People's Party has once again looked to the PNV to ask it to clarify its position on corruption. The Deputy Secretary of Sectoral Coordination of the PP, Alma Ezcurra, has said that after one of the leading companies in the Basque Country has been punctuated by corruption, the jeltzales must give their opinion and explain to the citizens.

Load more