Société
Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak jaurtiko du 2025eko sanferminetako txupinazoa
Urtero milaka pertsona biltzen dituen jaiei hasiera ematen die txupinazoak. San Fermin jaiak uztailaren 6an hasiko dira, igandez, eta egitarau zabala izango dute.
Eguraldi eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura maximoak igo egingo dira
Tenperaturak gora egingo du berriz, eta barrualdean 30 ºC-ra hurbilduko dira; Araba eta Nafarroa hegoaldean are gehiago igoko dira, eta kostaldean, berriz, 25-26 ºC inguruan geldituko dira.
Emakumeak prostituitzera behartzen zituen talde bat desegin dute Barakaldon eta Castro Urdialesen
Talde honen burua Castro Urdialesen bizi zen senar-emazte bikote bat ziren, haien semearekin batera. Guztira zazpi lagun atxilotu dituzte eta beste bi auziperatu, pertsonen trafikoa, gaizkile taldeko kide izan eta osasun publikoaren aurkako delituak egotzita. Gainera, 9 biktima aske utzi dituzte.
Gizon baten hilotza aurkitu dute Gasteizko parke batean
Elkarretaratzea deitu dute Muxikan, festagunean hainbat neska adingaberi egindako sexu-erasoak salatzeko
Muxikako Udalak eta herriko Mugimendu Feministak konzentrazioa deitu dute, 20:30ean. Bost neskak salatu zuten mutil batek sexu-ukituak egin zizkiela San Roman auzoko jai-esparruan. Ertzaintzak bertan aurkitu eta atxilotu zuen erasotzailea.
Gizon bat hil da AP-1ean, Gasteizen, auto batek eta kamioi batek talka egin ondoren
17 urteko emakume bat hil da Araiako tren geltokian, deskarga elektriko baten ondorioz
Harekin zegoen emakumea zaurituta dago. Antza denez, aparkatuta zegoen bagoi batera igo dira, eta katenaria bateko tentsio elektrikoak harrapatu ditu.
Hamalau urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati alabaordea hainbatetan bortxatzeagatik
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du sexu-eraso delitu jarraituagatik ezarritako espetxe-zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina ordainduko dio biktimari, kalte moralagatik.
Seaskako ikasleek azterketak euskaraz egitea aldarrikatu dute beste urte batez
Ipar Euskal Herriko 4.500 ikasle inguru daude deituta egunotan baxoa azterketak egitera. Azterketa frantsesez egin behar dute derrigorrez, nahiz eta txikitatik ikasketak euskaraz egin dituzten.
Abian da Bilbaobizi zerbitzu berritua: bizikleta gehiago, tarifa altuagoak eta hobekuntza teknologikoak
Bizikleta elektrikoak mailegatzeko udal zerbitzu berritua astelehen honetan jarri da martxan, 790 unitaterekin, geltoki berriekin eta erabileraren araberako tarifa eredu berriarekin. Udalak mugikortasun iraunkorragoaren aldeko apustua egin du, baina prezioen igoerak eztabaida sortu du.
Osasun sistemaren bilakaera: baliabideak indartu eta estaldura unibertsala lortu da
Atzerriko nazionalitatea duen biztanleria nabarmen hazi da azken 40 urteetan
Bi pertsona zauritu dira Markinan, bi autok BI-633 errepidean izandako istripuan
Zauritutako bi pertsonak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Ertzaintza txandaka aritu da trafikoa bideratzen, eta auto-ilarak sortu dira inguruan, baina 09:30ean zirkulazioak ohiko martxa hartu du.
Euskal gizartearen hezkuntza mailak nabarmen egin du gora urteotan
Euskararen ezagutzak gorakada handia izan du azken lau hamarkadatan
Albiste izango dira: EITB Data, omenaldia lehen Eusko Jaurlaritzari eta Cerdan auzia
Beheko solairuan zuten guztia galdu dute Zaldibiako Unanubieta baserrian, uholdeen ondorioz
Ostiralean izandako euri-erauntsiak kalte nabarmenak utzi zituen Zaldibian. Unanubieta baserriko Iñakik kontatu duenez, uraren maila 2 metrora iritsi zen instant batean eta justuko denbora izan zuen familiak goiko solairura igo eta babesteko. Bizilekua hori bai, txikituta geratu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatuko du uholdeek eragindako kalteak baloratzeko
Zaporeak elkarteak 10.000 pintxo baino gehiago saldu ditu Donostiako Koxk jaialdian
Gobernuz Kanpoko Erakunde donostiar honek 10 urte bete ditu. Igande honetan Intxaurrondo auzoan bildutako dirua Lesboseko etorkinei jateko eta arropak ematen jarraitzeko izango da.
Jose Miguel Etxeberria ''Naparra'' gogoratu dute Lizartzan, desagertu zenetik 45 urte bete direnean
45 urte geroago, Jose Miguel Etxeberria Naparraren gorpua oraindik ez dela agertu gogoratu dute gaur, urtero legez, Lizartzan, familiaren baserrian. Komando Autonomo Antikapitalisten kide zela desagertu zen 1980an Donibane Lohizunen.