Sanferminak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak jaurtiko du 2025eko sanferminetako txupinazoa

Urtero milaka pertsona biltzen dituen jaiei hasiera ematen die txupinazoak. San Fermin jaiak uztailaren 6an hasiko dira, igandez, eta egitarau zabala izango dute.

 

Prentsaurrekoa Iruñeko Udaletxean

Yala Nafarroa Palestinarekin plataforma aukeratu dute 2025eko sanferminetako txupinazoa botatzeko.

Iruñeko Udalak gaur goizean iragarri duenez, plataforma horrek botako du 2025eko San Fermin jaien hasiera ofizialaren txupinazoa, uztailaren 6an, 12:00etan, udaletxeko balkoitik.

Yala Nafarroa Palestinarekin plataforma Sanferminetako Mahaiak (AFAN), Iruñeko Gaiteroak Kultur Elkarteak, Alberto Gurrea Saenzek eta Juan Jose Martinena Ruiz hautagaiei gailendu zaizkie, botoen % 52,85 eskuratuz.

Horren berri eman du astearte honetan Joseba Asiron Iruñeko alkateak prentsaurreko batean, eta plataformaren ordezkariak ere bertan izan dira. Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek ekainaren 2tik 13ra eman ahal izan dute botoa aurtengo txupinazoa botako duen pertsona edo erakundea aukeratzeko.

Horrela, Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak Iruñeko dantzarien lekukoa hartuko du, iaz jaiak inauguratzeko ardura izan zuen dantza taldea.

San Fermin jaiak uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatuko dira eta egitarau zabala izango dute: jai, tradizio, musika eta kultur ekitaldien egitarau zabala izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X