EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura maximoak igo egingo dira

Tenperaturak gora egingo du berriz, eta barrualdean 30 ºC-ra hurbilduko dira; Araba eta Nafarroa hegoaldean are gehiago igoko dira, eta kostaldean, berriz, 25-26 ºC inguruan geldituko dira.

PLAYA-LACONCHA-SANSEBASTIAN DONOSTIA HONDARTZA UDA-EFE.JPG
Kontxako hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Uda giroko eguraldia izango dugu datozen egunetan, baina ostegunetik aurrera baliteke ekaitzak jotzea eta trumoi-zaparradak izatea, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur tenperaturak gora egingo du berriz, eta barrualdean 30 ºC-ra hurbilduko da; kostaldean, berriz, 25-26 ºC inguruan geldituko dira. Ez da guztiz oskarbi egongo, baina goi-hodei batzuk baino ez dira agertuko, eta eguzkia izango da eguneko protagonista. Arratsaldetik aurrera, ipar-ekialdeko haizea nabarituko da.

Asteazkenean berriz ere giro eguzkitsua nagusituko da eta bero handiagoa egingo du. Oro har, zerua ia garbi egongo da, arratsaldean goi-hodei batzuk agertuko badira ere. Tenperaturak zertxobait igoko dira: kostaldean 27-29 ºC inguruan geldituko dira eta barrualdean 30 gradutik gora kokatuko dira. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa izango da kostaldean. 

Ostegunean beroak ez du alde egingo, baina ekaitzak jotzeko probabilitatea handitu egingo da. Egun ia osoan giroa eguzkitsua izango da eta tenperatura maximoak antzekoak izango dira. Eguerditik aurrera, ordea, brisa sartuko da. Arratsalde erdialdetik aurrera bero-hodeiak agertuko dira eta ez da baztertzen trumoi-zaparradaren bat egitea.

Ostiralean ere antzeko eguraldia izango da: goizean brumak eta zeru garbia, eta arratsalde-gauean hodeiak ugarituko dira, eta baliteke ekaitz-zaparrada batzuk izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X