Société
2025/05/21 - 15:07
Trafiko mozketak eta segurtasun neurriak, goizean goizetik, San Mames inguruan
Ibilgailuak ezin dira Sabino Arana kalera sartu. Oinezkoentzako pasabideak eta segurtasun hesiak jarrita daude. Ertzaintza eta udaltzaingoa ingurua zaintzen ari dira eta boluntarioak ere badabiltza kalean gidariei eta oinezkoei informazioa ematen.
2025/05/21 - 14:32
Donostian eta Gasteizen ostatu hartu duten zale ingelesak, Bilbora bidean
Donostian eta Gasteizen ostatu hartu duten milaka zale britainiarrek Bilborako autobusak hartu dituzte dagoeneko, Europa Ligako finaleko partidaren aurretik eguna bertan igarotzeko.
2025/05/21 - 13:53
23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, Alacanten izandako hilketa batekin zerikusia duelakoan
Iazko irailean izan zen zen hilketa, Denian, eta ordutik ari ziren bere bila. Beste bi gizonezko ere atxilotuta daude, auzi honekin lotura dutelakoan.
2025/05/21 - 11:56
Jarraitzaile britainiarren bigarren oldea iritsi da Bilboko aireportura
Gaur, 282 hegaldi daude aurreikusita Bilboko aireportuan. Egunotako hegaldi kopurua aireportuko historiako handienetako bat da. Goizeko lehen ordutik taxiak hartzeko ilara luze samarra da, eta Bizkaibusek aireporturako linea indartu du.
2025/05/21 - 11:55
Europa Ligako finala Bilbon: Zer eragin izan du trafikoan eta garraio publikoan?
Batez ere, Basurtu, Indautxu eta Olabeaga auzoetan dauka eragina finalak.
2025/05/21 - 11:43
Bi gizon atxilotu dituzte Donostian adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Beste bi gizonezko ere ikerketapean daude, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Biktima Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoen adin txikikoa da.
2025/05/21 - 11:25
Zupiria: ''Final honek baliabide asko eskatzen ditu puntu jakin batean; 70.000 lagun espero ditugu Bilbon''
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak nabarmendu duenez, Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Athleticek "ahalegin handia" egin behar izan dute Europa Ligako finalari aurre egiteko. Izan ere, aurreikusitakoaren arabera, 50.000 zalek beteko dute estadioa, eta kanpoan 20.000 ibiliko dira.
2025/05/21 - 10:42
Tottenhamen jarraitzaileek hainbat semaforo apurtu dituzte Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean
Gutxienez bi semaforo puskatu dituzte, eta garaikur gisa ingurukoen orroen aurrean erakutsi. 20:30ak inguruan gertatu da, zaleek kalea guztiz hartuta zutela. Bengalak ere jaurti dituzte.
2025/05/21 - 10:38
Zale ingelesek istiluak eragin dituzte Donostiako Alde Zaharrean
Manchester United eta Tottenham Hotspur taldeen arteko Europa Ligako finala dela eta, dozenaka zale britainiarrek istiluak eragin dituzte Donostiako Alde Zaharrean.
2025/05/21 - 09:44
Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/21 - 07:00
Bilbok bere alderik onena erakutsi nahi du Europa Ligako final handian
Bizkaiko hiriburuak gaur ekingo dio bere hitzordu nagusiari. Europa Ligako finalarekin, logistika- eta antolaketa-erronka handi bati egin behar izan dio aurre, eta egindako lanak nazioarteko erakusleihoan aitortza izatea espero du.
2025/05/21 - 06:00
Milaka zale ingeles iritsiko dira egunean zehar Bilbora
Europa Ligako finalaren bezperan giroa aparta izan da Bilbon. Asteartean 195 hegaldi iritsi ziren Bilboko Aireportura, eta gaur, berriz, 282. Egunotako hegaldi kopurua aireportuko historiako handienetako bat da.
2025/05/20 - 22:44
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Santi Coca hil eta ihes egiteagatik zigortutako gizasemearen kondena
Ohar batean azaldu duenez, herri-epaimahai batek zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa delitu baten errudun jo zuen akusatua azaroaren 19an.
2025/05/20 - 21:58
Jai giroa nagusi da Bilboko kaleetan
Dagoeneko milaka zale heldu dira Bizkaiko hiriburura bihar Manchester Uniteden eta Tottenhamen arteko Europa Ligako finalaz gozatzeko. Eguraldia lagun, festarako gogo handiz dabiltza ingelesak.
2025/05/20 - 21:37
Zale ingeles batzuek autokarabanak alokatu dituzte Bilbora etortzeko
Bilboko hotelen prezio garestiak ikusita, Bizkaiko hiriburura autokarabanan bidaiatzea erabaki dute zale ingeles batzuek. Beste batzuk, aldiz, hegazkinez etorri dira eta hemen alokatu dute autokarabana, bertan lo egiteko.
2025/05/20 - 21:33
Hauek izango dira Bilbon egingo dituzten trafiko mozketak, Europa Ligako finala dela eta
Europa Ligako finalari begira, autoak ezingo dira sartu Bilboko kale batzutara, moztuta egongo dira eta. Kontsultatu, hemen, zein kaletan eta noiztik izango diren mozketa horiek.
2025/05/20 - 20:50
Martxan da berriz ere Bilbo Aldiriko Trenen C-4 linearen zerbitzua, komunikazioetako matxura konponduta
Arazoak konponduta, trenak ohiko igarobide-maiztasunak berreskuratzen ari dira, nahiz eta geltoki batzuetan minutu batzuetako atzerapenak izaten ari diren.
2025/05/20 - 20:48
Zale ingeles ugari, Donostiako eta Gasteizko kaleetan
Manchester United eta Tottenhamen zale andanak Gipuzkoako eta Arabako hiriburuetan hartu dute ostatu egunotan. Bilboko hotelen prezio altuen ondorioz, jarraitzaile askok beste probintzia batzuetan bilatu behar izan dute ostatu.
2025/05/20 - 20:09
Jai giro 'ingelesa' Bilboko kaleetan, Europa Ligako finalaren bezperan
Zale ingelesak etorrita daude, eta lehen orduetan ez da gorabehera nabarmenik izan. Hala ere, jarraitzaile gehienak asteazken honetan iristea espero da.
2025/05/20 - 20:06
Zale ingelesak hasi dira Bilboko kaleak betetzen
Manchester Unitedeko eta Tottenhameko milaka zale Bilbon dira jada, bihar San Mamesen jokatuko den UEFA Europa Leagueko finala ikusteko. Partidaren ordua iristen den bitartean, hiriaz eta terrazez gozatzen ari dira.